Euskal Burdinbidearen museoaren lurrunezko trenak eguneko bi irteera egingo ditu Aste Santuan, Azpeitiko geltokitik Lasaokora. 11:00etan abiatuko da goizeko irteera Azpeitiko museotik, eta 16:30ean arratsaldekoa.
Ekoetxeak antolatuta, haur zein helduei zuzendutako bisitak egingo dituzte Igara errota hidraulikora.
Apirilaren 20ra arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, hemen.
Ekoetxeak antolatuta, familiei zuzendutako jolasak egingo dituzte, ingurumenari eta jasangarritasunari buruz hausnartzeko helburuz.