11:00etan Itsasiko dantzari txikiak Frontoi Txikin elkartuko dira, eta hortik abiatuta, Alde Zaharrean hainbat dantza ikuskizun eskainiko dituzte; hala nola Perez Arregi plazan, Plaza Txikian, Olazko Amaren plazan eta herriko plazan. Jarraian, taldeko kideak zein kide ohiak bazkarirako elkartuko dira.
Hator Hator V. Horror Festen barruan:- 12:00-14:30. Magia didaktikoa, magia emanaldia, makillaje gunea...
13:00. Herri kirolak. 13:30. Trikipoteoa, Erkizirekin eta Zabalerekin. Gainera, lehenengo orgaren zozketa egingo dute. 14:30. Auzo bazkaria Bordatxo tabernan. 21:30. Txerri Boda Landeta sagardotegian.
18:00. Iagomagoren magia ikuskizuna, frontoian. Ondoren, gaztaina erre jana, plazan.
Iruñeko Diabulus In Musica, Donostiako Ancient Settlers eta Madrilgo Absenci taldeak izango dira agertokian. Emanaldiak doakoak izango dira.
Informazio gehiago, honako lotura honetan.