Vespa eta Lambretta zaleak Azpeitian elkartu dira beste behin

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 24a

50 bat motozale bildu dira plazan goizean, Scooter Topaketari ekiteko. Bidania-Goiatz, Beizama eta Errezil arteko ibilbidea egin ondoren, Baigera Iean elkartuko dira bazkaltzeko.

Skuterrak Vespa Lambretta Klubak antolatuta, beste behin Azpeitian ari dira egiten gaur urteroko Scooter Topaketa. Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritako 50 bat motorzale elkartu dira plazan 10:00etarako. Plazan motoak erakusgai izan dituzte 11:00 ingurura arte, eta segidan ibilbideari ekin diote.

Eguneko txangoa Bidania-Goiatz, Beizama eta Erreziletik egingo dute, atzera berriro Azpeitiko plazan elkartzeko. Bidean atseden hartzeko Beizaman geldituko dira eta han egingo dute hamaiketakoa. 

Ibilbidea bukatu ondoren, motoak berriro Azpeitiko plazan aparkatuko dituzte, eta Baigera I tabernan bazkalduko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide