Hartzak Zeruan, I6 eta Maider Cigarroa taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan Sanagustinpean

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 9a

Kulturaz kooperatibako kideak Sanagustin kulturgunearen atarian. (Arkupehotsak)

Arkupehotsak egitasmoaren zortzigarren edizioan parte hartu dute hiru taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak, 18:00etan hasita. 

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, datorren larunbatean kontzertuak eskainiko dituzte Maider Cigarroa, I6 eta Hartzak Zeruan taldeek. Plazako arkupeetan, Sanagustinpean, eskainiko dituzte zuzenekoak, 18:00etan hasita. Talde horiek aritu dira urte guztian zehar sormen prozesua gauzatzen, eta egindako lana plazara ateratzeko abagunea izango dute zapatuan. 

Arkupehotsak egitasmoak musika sortzaile berrien plaza izaten segitu nahi duela azaldu du Kulturaz kooperatibak. Hain zuzen ere, zortzigarren edizioan ere, musika eta soinua sortzea, horiez ikastea eta egindakoa plazaratzea dira proiektuaren ildo nagusiak, eta horretarako taldeek formazio teknikoa eta artistikoa jasotzen dute. Aurtengo edizioan, esaterako, Iñigo Etxarri eta Sara Zozaya musikariek beraien esperientzia profesionala elkarbanatu zuten taldeekin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide