Hogei lan aurkeztu dituzte 44. Antzerki Topaketen kartel lehiaketara

Maialen Etxaniz 2026ko ekainaren 9a

Atzo zabaldu zuten erakusketa eta botoa emateko aukera Betharram aretoan. Afixak ikusgai izango dira ekainaren 14ra bitarte. Aurten, aurrenekoz, egileek digitalki aurkeztu ahal izan dituzte lanak.

Udazkenean egingo diren 44. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartela hautaketa bidean da. Duela aste batzuk aurtengo Topaketetan parte hartu nahi duten antzezlanak aurkezteko epea itxi ondoren, atzo ireki zuten 44. edizioaren irudia aukeratzeko kartel lehiaketa eta erakusketa. Betharram aretoan jarri dituzte ikusgai lehiaketara aurkeztutako hogei lanak, eta herritarrek boza emateko aukera izango dute. 

Aurten, berrikuntza bezala, parte hartzaileek afixak digitalki aurkezteko aukera izan dute. Izan ere, orain arte, ezinbestekoa zen kartelaren pieza bat fisikoan aurkeztea udaletxean. 

Kartel erakusketa zabalik izango da ekainaren 14ra arte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide