Hil honetan bukatuko dituzte 2025-2026 ikasturteko kirol ikastaroak, baina haiek bukatutakoan udarako antolatutakoak hasiko dituzte udal igerilekuan. Uztailerako nahiz irailerako antolatutako ikastaro eskaintzan izena eman eta onartuak izan direnen zerrendak kaleratu ditu udalak.
Gehieneko pertsona kopurua gainditu den ikastaroen kasuetan, taldea osatzeko zozketa egin du udalak. Beste ikastaro batzuetan, aldiz, oraindik izena emateko tokia dago, taldea osatu arte. Zerrendak osatzeko kirol bazkide txartelaren zenbakia erabili du du identifikazio gisa, eta bazkide ez direnen kasuan nortasun agiriaren zenbakia.
Haurren igeriketa ikastaroetan onartutakoen zerrendak ere ikusgai jarri ditu udalak.
Lotura honetan ikus daitezke kirol ikastaroetan onartutakoen zerrendak, baita tokia dagoen ikastaroak zeintzuk diren ere.