Topaguneko tokiko hedabideek Tokikom enpresa sortu dute

Uztarria.eus 2012ko mar. 19a, 11:43

Tokikom enpresaren eratze batzarra zapatuan egin zuten Eskoriatzan. (Goiena.net)

Euskal Herri osoko 19 euskarazko tokiko hedabidetako ordezkariek (Uztarriakoak kasu) eta Topaguneak aho batez onartu zituzten joan den zapatu goizean Eskoriatzan egindako batzar eratzailean Tokikom elkartearen estatutuak. 2009an hasitako bideari jarraituz, enpresa berria tokiko hedabideen etorkizuna elkarlanean diseinatzeko tresna izango da.

"Garai zailak dira hedabide guztiontzat, eta aurrera egitekotan ezinbestekoa da azkar mugitzea", azaldu zuen Topaguneko Mikel Irizarrek. Egoera horri erantzuna emateko tresna gisa sortu dute Tokikom, eta hiru izango dira bere eginkizun nagusiak. 1. Esparru komunak eraikitzea eta kudeatzea: publizitatea, ekoizpena, teknologia, trebakuntza, barne komunikazioa. 2. Solaskidetza sendoa lortzea euskarazko hedabideen sektorearekin eta erakundeen aurrean. 3. Toki hedabideen integrazio posiblearen diseinua proposatzea eta horren inguruan adostasuna eraikitzea.

"Barne kohesioa" lantzeaz gain, Euskal Herri mailan "zirriborratzen hasi den euskal hedabideen arteko elkarlana" ere erraztu nahi du Tokikom enpresak. Gainera, Tokikom-ek zerbitzu mailako eginkizun zehatzak izango ditu: publizitate komunaren kudeaketa, tokiko hedabideentzako plataforma digital bateratua… Horretarako, enpresa berriak baliabide propioak izango ditu, eta horiez gain, bazkideek metatutako jakintza eta azpiegiturak ere baliatuko ditu.

Momentuz 19 hedabide daude Tokikom-en, baina asmoa da gainerako Topaguneko tokiko hedabideek ere ekimenarekin bat egitea, baita Topagunetik kanpo dauden euskarazko beste hedabideek ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide