Bihar Azpeitira iritsiko da irakasle jubilatuen Adostuz elkartearen aldarrikapen itzulia

Julene Frantzesena ira 08, 09:00 Hezkuntza

Erretiro aurreratuagatiko kalte ordaina jaso nahi dutela aldarrikatzeko bizikleta itzulia egiten ari dira hainbat irakasle jubilatu igandeaz geroztik Euskal Herrian. Bihar Azpeitian bukatuko dute etapa, eta Urola Kosta igarota, Donostiara joango dira. Adostuz elkarteak 4.545 irakasle jubilatu batu ditu aldarrikapen beraren bueltan.

Matrikulazio epea zabaldu du Helduen Eskolak

Iraia Oteiza ira 04 Hezkuntza

Irailaren 16ra arte eman daiteke izena Urola Kosta HHIn. Hasierako irakaskuntzak, DBHko titulua eta euskara, gaztelania nahiz ingeles ikastaroak eskainiko dituzte datorren ikasturtean.