Anuk Arteagaren 'Sorginek', indarkeria matxistak gurutzatutako hiru emakume belaunaldiren historia

Maialen Etxaniz aza 21, 13:30 Kultura

Anuk Arteagaren aurreneko eleberria da Sorginek, autoedizioz plazaratu duen lana. Atzo aurkeztu zuen liburua Basazabal jauregian, jendez betetako aretoan. Eleberria gaztelaniaz dago idatzita, eta protagonista nagusiak familia bereko hainbat emakume dira, belaunaldiz belaunaldi indarkeria matxistak gurutzatuta bizi izan direnak. Arteagak garai eta leku desberdinetara eramaten du irakurlea liburuan, baina istorioa Azpeitian dago girotuta. Durangoko Azokan izango da Arteaga.

Dakien bezala ospatu du bandak Santa Zezilia

Mailo Oiarzabal aza 21, 14:38 Kultura

Sanagustinen kontzertua ematen duenero bezala, kulturgunea musikazalez bete du bandak musikarien zaindariaren bezperako emanaldian ere, eta haien txalo artean aletu dute gaurko errepertorioa. Aurretik, kalez kale ere ibili dira bandakideak.

Soreasu antzokia, Azpeitia
Azpeitiko Udal Liburutegia, Azpeitia
Arte eta Diseinu eskola, Azpeitia
Soreasu antzokia, Azpeitia