urr 14, 08:45 Aisia
Hamazazpigarren asteburua larunbatean eta igandean ospatuko du Zezen Beltz elkarteak, egitarau betearekin. Sokamutur txikiak zapatuan nahiz igandean egingo dituzte, eta 16 urtetik gorakoentzako zezen bolaztatuak ere bi egunetan izango dira. Bestalde, larunbateko Grand Prixerako sarrerak salgai jarri dituzte. Igandean, berritasun bezala, paella dastatzeko aukera eskainiko dute elkartekoek.
urr 07 Aisia
Bi asteburutan egingo dute Iraurgi saskibaloi klubekoek Garagardo Azoka Azpeitiko Azoka Plazan, urriaren 16an eta 17an nahiz 23an eta 24an. Egunez egun antolatu dituzten ekitaldien berri eman dute garagardoaren bueltako festaren antolatzaileek.