Dena prest da mozorroen festarako

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko ots. 7a, 11:29

Iaz eguraldi txarra zela-eta, Frontoi Txikian eskaini zuten emanaldia artzai-inudeek.

Eguraldiaren iragarpena dela-eta, Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek Euskal Inauterietako kalejira kalean egin ordez, Izarraitz pilotalekuan egingo dute, 18:30ean hasita.

Gaurtik inauteri giroa nagusituko da Azpeitian. Gaur, ikastetxeetan inauteri festak egingo dituzte ikasleek mozorrotuta. Iraurgiko haureskolako umeek eta irakasleek 09:00etan hasiko dituzte karnabaletako ospakizunak. Iraurgi ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek, berriz, dantzak eta desfilea egingo dituzte, 15:00etatik aurrera, Milagrosa ikastetxe atarian. Gero, San Martin egoitzara joango dira kalejiran. Iraurgiko Lehen Hezkuntzakoek ekitaldiz betetako festa egingo dute, buruhandiekin, Betharramen.
 
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain inauterien festa ospatuko dute, 15:30ean hasita. Lehen Hezkuntzakoek Perdillegin eta Haur Hezkuntzakoek Euskal Herria auzoko eraikinean egingo dute festa. Mozorro desfilea, karaokea, zezena eta buruhandiak izango dituzte.
 
Eguraldiaren iragarpena dela-eta, Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek Euskal Inauterietako kalejira kalean egin ordez, Izarraitz pilotalekuan egingo dute, 18:30ean hasita. Ordutik aurrera, asteartea bitartean, mozorro festak eta sokamuturra izango dira festaren oinarriak.
 
"Aurreko urteetan baino gutxiago gastatuta" antolatu ditu udalak aurtengo inauteriak, Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuaren esanetan. "Gutxiago gastatuz, baina jendearen parte hartzeari esker aterako dira festak
ondo", gaineratu du.
 
Azpeitiko inauteriak festa herrikoiak dira, eta jende askok hartzen du parte Elegante Egunean dotore jantzita edota mozorro festan aterata. Nola ez, sokamuturrean ere jende asko ibiltzen da inauterietako hiru egunetan. 
 
Kanpotik etorritako txarangek eta Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Ttuntturroek, Herriko Banda Gazteak eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek girotuko dituzte Alde Zaharreko kaleak egunotan. Horiez gain, Kataluniako Brincadeira perkusio taldearen emanaldia izango da kalean. "Giran datoz Euskal Herrira eta Azpeitian jotzea eskaini ziguten", dio Ibarzabalek.
 
Aurtengo inauteriek aurrekontu txikiagoa izango badute ere, helduen mozorro lehiaketako sariak mantentzeko ahalegina egin du udalak. Banakakoetan hiru sari banatuko dituzte, eta taldeen artean lau.

Karnabaletako egitaraua

Otsailak 8, ostirala:

09:00etan, Iraurgiko haureskolakoek mozorro festa hasiko dute.

15:00etan, Iraurgiko Haur Hezkuntzako ikasleek inauterietako festa, dantzak eta desfilea egingo dituzte Milagrosa ikastetxearen atarian. Gero, San Martin egoitzara joango dira kalejiran. Iraurgiko Lehen Hezkuntzakoek ekitaldiz betetako festa egingo dute, buruhandiekin, Betharramen.

15:30ean, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain inauteri festa ospatuko dute. Lehen Hezkuntzakoek Perdillegin eta Haur Hezkuntzakoek Euskal Herria auzoko eraikinean. Mozorro
desfilea, karaokea, zezena eta buruhandiak izango dituzte.

18:30ean, Euskal Inauterietako desfilea eta dantzak, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibakoek antolatuta, Izarraitz pilotalekuan.

Otsailak 9, zapatua:

22:30ean, Azpeitiko Musika Banda, KBEAT eta herriko hainbat abeslariren eskutik berbena dantzaldia, Sanagustin kulturgunean.

Otsailak 10, igandea. Txikiteo Elegante Eguna:

9:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen goiz-eresia.

11:00etan, goiz-eresia herriko musika bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.

12:00etan, XXXIII. Sokamuturraren Argazki Lehiaketa, Imanol Elias Saria. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.

Sokamuturra (Bergarako Zezenak ganadutegikoak).

12:30ean, eleganteen kalejira. Kalejira Itsasi taldeko artzain-inudeekin eta danbor-jotzaileekin, eta Juan Antxieta Musika Eskolako musikariekin. Iazko antzera, sansebasianetako karroza ere aterako dute.

13:30ean, presoen eskubideen aldeko argazkia, Herrira bilguneak antolatuta.

15:00etan, luntxa plazan.

16:00etan, 'Puru piztea'.

16:00etan, dultzaineroen kalejira.

16:15ean, Izarraitz Txistularitaldea, Musika Banda eta Biasteriko dultzaineroak hainbat doinu joko dute, Plaza Txikian. Txistulariek sokamuturrean zezenak egiten duen ibilbidea egingo dute, txistuaren doinuaz zezenaren etorrera iragarriz.

16:30ean, sokamuturra, Erdikaletik irtenda. 20:00ak arte kalerik kale ibiliko da zezena. (Bergarako Zezenak ganadutegikoak).

19:00etatik aurrera, Mozorro Txotxa izango da gaztetxean.

19:30etatik 23:30etara Incansables eta Gau Argi txarangen emanaldia kalez kale.

Otsailak 11, astelehena. Astelehen karnabala:

10:00etan, goiz-eresia Izarraitz Txistulari Taldearekin.

11:00etan, sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak, herriko plazan. Zezen Beltz
taldeak antolatuta. Anton Albizu ganadutegiko abereak.

12:30ean, 12:30ean, Herriko Banda Gaztea eta txilibiteroen kalejira. Hauekin batera, haur mozorrotuen desfilea, erraldoi eta buruhandiak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia eta buruhandiekin jolasak izango dira, plazan.

16:15ean, Izarraitz txistulari taldeak eta herriko musika bandak hainbat doinu joko dute, Plaza
Txikian.

16:30ean, sokamuturra Erdikaletik hasita. 20:00ak bitartean kalerik kale ibiliko dute zezena. Anton Albizu ganadutegiko zezenak.

19:30ean, herriko musika bandaren kalejira.

19:30etik 23:00etara, Urolatarrak txarangen kalejira.

20:00etan, Skandalue elektrotxarangarekin mozorro poteoa.

Jarraian, txotxa gaztetxean. Behin afaria bukatutakoan, Skandalue elektrotxarangarekin kalejira.

23:00etan, Itsasiko ttuntturroak eta helduen mozorro lehiaketaren hasiera.

23:00etan, Los Pasai txaranga eta Brincadeira taldearen kalejira.

01:30ean, Sanagustin kulturgunean, mozorro lehiaketaren sari-banaketa. Segidan, Sanagustinen diskojartzaile emanaldia.

Otsailak 12, asteartea. Astearte karnabala: 

2:00etan, Los Pasai txarangen emanaldia, kalez kale.

06:15ean, musika bandaren goiz-eresia.

06:45ean, zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuta.

07:00etan, sokamuturra (Arno ganadutegiko zezenak).

12:00etan, Azpeitiko Banda Gaztearen kalejira.

16:00etan, haurrentzako jolasak eta parkeak, Olazko Andre Mariaren plazan.

16:15ean, Plaza Txikian, Izarraitz txistulari taldea, Herriko Banda Gaztea eta Julian Barrenetxea Abesbatza.

16:30ean, sokamuturra (Arno ganadutegiko zezenak).

20:00etan, suzko zezena, plazan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide