Aurrera eztabaidan!

Goio Izoztua 2002ko ots. 13a, 18:02

Poztekoa da zinez, horrelako eztabaidek pizten duten parte hartze maila. Baina, drogen gaia beti ibili izan da gazteon artean hitzetik hortzera. Hori ez da berria.

Berria dena, eta barka beza ozpintzen denak, drogen gaia eztabaida parametru konkretu batzuetan ipintzeko ahalegina da. Eta zalantzak, izan baditut, beranduegi izan ote ez den ere. Baina tira! Hasi gera, eta amaitu ez dakit, baina argipen batzuk emango ditugulakoan nago.

Oraindik heldu ezinean dabilenarentzako, nik ere punttuka, bortz:

  1. Drogen eztabaida Euskal Herriaren askapen prozesu baten baitatik enfokatu behar da, batez ere. Gure herria ez delako Jamaika ezta euskadi tropikala; herri meneratu eta zapaldua da gurea.
  2. Hortaz, Segiren planteamendua politikoa da. Baita, benetan errespetagarria, drogak euskal gazteriari biziki eragiten dioten fenomenoa direlako eta eztabaida herriratzeko gaitasuna erakutsi duelako.
  3. Eztabaida zabaltzeaz beste, ozpindu, ofenditu, baita heterodoxo anitz jaio da. Ez ote da izango gaiak benetan ikutzen digulako, gertu sentitu delako eta benetako eztabaidari heltzeko, bakoitzaren burua eta egoera zilegiztatu nahian, beldur diogulako?
  4. Aisialdia hitz gakoa da eztabaida honetan. Argi da gazte bakoitzak bere gustu eta irrikak dituela denbora librerako. Baina lanean edo ikasten egonik kontsumorik ez dago. Aisialdia hortaz, modu egokian planteiatuez gero gazteoi formazio, autoikaskuntza, eta balore jatorretan jazteko balio diezaiguke. Eta aisialdia=droga kontsumoa binomioa apurtzeko aukerak irekiko lirateke. Hortarako, noski, gazteon irudimenak baino ezin gaitzake aska. Ez behintzat udaletik eratorritako aisialdirako alternatiba instituzionalizatuek.
  5. Gazteok! Gazte gara (eta profita dezagun!) baina badugu bururik! Baita utopia, hemuga eta zer ikusi nahirik. Bakoitzak atera ditzala kontuak, eta hausnar, baina orain edo inoiz ez! (jada beranduegi ez bada).

Laburrean, ezin baita bestela, puntualizazio batzuk egin nahi izan ditut. Ene ekarpenak balio badu anitz ondo, eta bestela, bada pozten naiz, ene asmoa, irakurtzen, bukatu duzulako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide