- Munduko biztaleen erdia baino gehiago gara emakumeok eta mundu osoan egiten diren lanorduen %67 egiten ditugu; aldiz, irabazien %10 besterik ez dugu jasotzen eta munduko ondasunaen %1en jabe baino ez gara.
- Munduko ekonomiak 11.000 milioi dolar galtzen ditu urtean emakumezkook egindako eta ordaindu gabeko lana dela eta (etxeko lanak, haurrak zaintzea, nekazaritza eta beste zenbait alorretako jarduerak...)
- Soldata txikiagoa jasotzen dugu emakumeok lan berdinaren truke mundu osoan. Bataz beste, %30-40 txikiagoak dira emakumezkoon soldatak.
- Estatu espainiarrari dagokionez, gizonezkoek baino %29 gutxiago kobratzen dugu emakumeok. Hego Euskal Herrian, berriz, %32,65 gutxiago.
- Emakumezkoon behin-behinekotasun tasa %39,41ekoa da. Hau da, Europako Batasuneko batezbestekoa (%2,5) baino 2,7 aldiz handiagoa.
- Ukatu egiten zaigu emakumeoi kalitatezko hezkuntza, alor zientifiko eta teknologikoetan batez ere. Munduko emakumeen %38 analfabetoak dira eta ez dute oinarrizko hezkuntzarik ere jasotzen. Nekazaritza eremuetan bizi dira gehienak.
- Besteen beharrean diren pertsonen %80 emakumezkook zaintzen ditugu, inongo ordainsaririk jaso gabe gehinetan.
- Jaitsi egin da Zerbitzu Sozialetarako (0-3 bitarteko haurren hezkuntza, jende heldua etxe barruan zaintzea...) erabiltzen den aberastazun zatia. Emakumeoi are lan gehiago dakarkigu horrek.
- 969 emakumek salatu zituzten tratu txarrak eta eraso sexualak Hego Euskal Herrian. Jasaten diren erasoen %10-15 baino ez dira salatzen. 61 emakume hil zituzten 2002an estatu espainiarrean.
- Kargu politikoetako bederatzi hautagaitatik bat bakarrik da emakumea mundu osoan. Bestalde, ehun herrialdetan baino gehiagotan emakumezkoek ez daukagu ordezkaritza parlamentariorik eta hutsaren parekoa da gobernu eta erakundeetan daukaguna.
- Gerrei dagokionez emakumeok ez dugu parterik hartzen horien inguruko erabakien %95etan; aitzitik, gerren ondorioak emakumezkook jasaten ditugu gehienbat: munduan diren 23 milioi errefuxiatuen %77 emakumezkoak dira. Horrez gain, horietako askok elbarritasun fisikoak izaten dituzte, baita bizi osorako traumak ikusi eta pairatu dituzten izugarrikeriengantik; Sexu-birtxakeriak, besteak beste. Gurasorik eza, analfabetismoa, gaixotasunak eta pobrezia ere jasan behar izaten dituzte.
Horregatik guztiagatik hainbat neurri eskatzen ditugu honakoak lortzeko:
- Ekonomia eta aberastasunen eredu solidarioa garatzeko eta ondasunak egoki banatzeko.
- Emakumezkook egiten dugun lan guztia (ordaindutakoa eta ordaindu gabekoa) kontuan hartzeko, baita horrek ekonomian duen benetako eragina ere.
- Lanorduak gutxitzeko eta lana zein aisialdia denen artean banatzeko.
- Lanpostu duinak sortzeko, behin betikoak eta lanaldi osokoak, alde batera utzirik lan merkatuaren diskriminazioak eta behin-behinekotasuna.
- Zerbitzu sozialen garapena bultzatzeko, emakumezkoek egiten duten lan
informala
(haurrak eta gizon-emakume heldu ezinduak zaintzea, etxeko lanak...) lan-merkatuformalera
pasatzeko. - Berdintasunez banatzeko lan guztiak (ordaintzen direnak eta ez direnak), aisialdirako aukera denok izan dezagun.
- Eredu patriarkala bazterrera uzten duen gizarte-eredua (mendekotasun eta indarkeria-harremanik gabekoa) aldarrikatzeko, non emakumezkook erabakitzeko, parte hartzeko eta geure buruen jabe izateko benetako ahalmena izango dugun.