Aurkezpen ekitaldiko lehen hitzak bi libururen egileak egin zituen, Marisa San Miguelek. Bera Deustuko Unibertsitatean Historia irakaslea da: "Ildefonso Gurrutxagaren bizitza asko interesatzen zitzaigun batik bat ikuspegi kulturaletik begiratuta. Bera atzerrian egon zenean ere beti jardun baitzuen lanean".
Marisa San Miguelek dioenez, "nire lehen kontaktua Ildefonso Gurrutxagarekin historiaren bidez izan zen. Bere obra bat ezagutzen nuen, 1767an idatziko Las Machinadas en Azpeitia. Baina ez zuen ezagutzen zehazki nor zen, "ez nuen bere bizitza ezagutu ere egiten. Hori dela eta, aztertzen hasi ginen eta konturatu nintzen Ildefonso Gurrutxagak ez zuela liburu biografikorik eginda". Arrazoi hori zela eta, "hasieratik hastea pentsatu nuen. Lehenik bere bizitza akademikoaz interesatu nintzen. Eta ondoren, bere bizitza kulturala eta politikoaz".
"Ildefonso Gurrutxagak Zuzenbideko ikasketak egin zituen, historiako gai batzuekin eta gero doktoretza egin zuen. Ondoren Madrilen egon zen abokatu bezala lanean baina, Azpeitira itzuli zen. Ildefonso Gurrutxaga Azpeitira bueltatu eta 1926. urtean Udaletxean sartu zen. Urte batzuk hemen igaro ondoren, alde egin beharrean aurkitu zen eta Argentinara joaten da. Nahiz eta atzerrian egon, kultura mailan lan handia egingo du Ildefonso Gurrutxagak. Ez du politika utziko, Euskadi Buru Batzarrarekin lotura estua izango baitu. Baina bere lana kultura alorrera mugatuta egongo da. Urte horietan artikuluak idazten hasiko da, Eusko Deia-n". 1956an Tierra Vasca aldizkaria sortu zen eta bertan kolaborazioak egingo ditu, artikulu asko idatziz".
Ondoren Pilartxo Etxeberriak hartu zuen hitza. Berak Ildefonso Gurrutxagaren ikerketa filologiko eta etimologikoa landu eta aztertu ditu. Etxeberriaren esanetan: "XX. mende hasieran sortu zen Azpeitiko gizon honen nortasuna eta arrasto euskalzalea azpimarratuko nuke, eredu baitugu ondorengo belaunaldiok ere. Besteak beste ezinbestekoa da aintzat hartzea, bere sustraietan dauden zimentarri sendoak eta sendotasun hori bere lan guztian zehar ikusten da. Eta nik esango nuke, bere izate euskalduna funtsean, ez da euskalduna bakarrik euskaltzalea eta abertzale zintzoa". Honez gain, "euskaldunon historiaren aztertzaile ukaezina dela Gurrutxaga. Historialari haundia eta euskalari trebea".
Bukatzeko Azpeitiko alkatea den Jose Maria Bastidak hitz batzuk egin zituen Ildefonso Gurrutxagari buruz. "Pentsatzen dut azpeitiarrok zor izugarria diogula gizon ospetsu honi, lehenik politiko eta gero fiskala izan zen gizon honi".