Iruzurrik ez! Etxebizitza eskubidea guztiontzat

HABEA. Azpeitiko bilgune ezkertiar abertzalea 2003ko eka. 21a, 14:06

Ekainak 19, osteguna. Azpeitian udalak sustaturik etxebizitzen zozketa egiteko eguna. Baina ekainak 19 honetan iruzurra egiten ari dira, iruzurra azpeitiarroi eta hori esateko hainbat adibide baditugu:

Ekainak 19, osteguna. Azpeitian udalak sustaturik etxebizitzen zozketa egiteko eguna. Baina ekainak 19 honetan iruzurra egiten ari dira, iruzurra azpeitiarroi eta hori esateko hainbat adibide baditugu:

  • Udalak (PNV-EAren eskutik) proiektu zoragarri bat aurkezten digu non herrian daukagun arazo larri baten aurrean (etxebizitzena) udalak berak sustatutako 70 bat etxebizitza aurkezten dituen. Horiek zer dira, egin beharra dauden eta urte luzeetan egin ez diren etxebizitza sozial eta babes ofizilekoen ordezkoak?
  • Azpeitian 10 urte baino gehiago dira legez derrigorrez egin behar ziren babeseko etxebizitzarik ez dela egin. Eta hori horrela izan da udala gestionatu duten PNV-EAko ordezkariek hala nahi izan dutelako, hain zuzen etxebizitzarekin izugarrizko negozioa egiten dutenak babesten egon dira.
  • Gaur zozketatzen diren etxebizitzak 25 eta 30 miloi pezeta artean balio dute gehienak. Bai, pezetetan diogu ondo ulertzeko denok. Zein herritarren beharretara egokitzen dira prezio hauek?
  • Etxebizitza hauen zozketan sartu ahal izateko baldintzetako bat 9.015,18 euro eta 45.075,19 euro arteko irabaziak izatea da urtean. Nori zuzenduak daude etxebizitza hauek?
  • Etxebizitza hauetatik ez dago batere alokairuan. Jakina da, jende askok etxebizitza batean sartzeko aukera bakarra alokairuan sartzea dela. Zergatik ez dira jarri alokairuan hainbat etxebizitza?
  • 57 etxebizitza daude zozketarako, eta 525 pertsonek eman dute izena. Horrek esan nahi du eskaera handia dagoela eta gaurkoan lagun gutxiri emango zaio irtenbidea. Zer egin behar dute beste guztiek?

Hauek eta beste hainbat adibidek garbi erakusten digute egin nahi dituzten "partxeo" hauek ez dutela arazorik konpontzen. Denak berdin jarraitu dezan herrian egindako presioari ematen dioten irtenbide faltsua da. Guk, Habea-tik arazoaren irtenbiderako proposamenak egiten jarraituko dugu eta horiek aurrera ateratzeko lan egin, eta iruzurra dagoenean iruzurra salatu. Etxebizitza eskubidea da eta ezin du merkatuaren logikan jarraitu. Azpeitian 180 graduko bira eman beharra dago etxebizitzaren politikan. Denon indar eta kemenez lortuko dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide