Garikoitz Etxeberria 'Kafe' eta 'Haika Jarrai kasuko' beste 26 gazte epaitzeko eskatu du Garzonek

Uztarria.eus 2003ko uzt. 11a, 12:07

Orain dela bi urte hasera emandako Jarrai Haika sumarioa bertan behera utzi zuen atzo Baltasar Garzon epaileak. Bertan auziperatutako 27 gazteren aurkako epaiketa eskatu zion Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoari. Beraien artean dago besteak beste Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra, eta baita Aiora Epelde ere.

18/98 sumarioa epaitzea eskatutako aste berean Jarrai-Haika kasuaren 18/01 sumarioan auziperatutako 27 lagunen aurkako epaiketa egitea eskatu zuen atzo Baltasar Garzon epaileak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du oraindik auziko froga baten emaitzik jaso —Igor Ortegaren txosten kaligrafikoa— baina, hala ere, prozesua martxan jartzea eskatu zuen epaileak, bere esanetan "horrek ez du azken emaitzan eraginik izango".

Hauek dira auziperatuak:

Arturo Villanueva
Ibon Meñika
Ugaitz Elizaran
Igor Ortega
Garikoitz Etxeberria
Aiora Epelde
Patricio Jimbert
Arkaitz Rodrigez
Olatz Dañobeitia
Unai Beaskoetxea
Olatz Karro
Igor Suberbiola
Garazi Biteri
Mikel Ayllon
Igor Chilon
Alejo Moreno
Karlos Iñigo
Amaia Arrieta
Izaskun Lesaka
Jorge Jesus Urbiola
Maider Alonso
Ainara Frade
Sonia Jazinto
Asier Tapia
Gartzen Garaio
Amaia Maestre
Egoitz Lopez de la Calle

2001eko martxoan Haika-ko ordezkariek emandako prentsaurreko bat frogatzat jarri, eta Jarrai-Haikak ETArekin "lotura zuzena" zuela esan zuen bere garaian Baltasar Garzonek. Hortik abiatu zen sumarioa.

2001eko martxoan bertan atxilotu zituzten Garikoitz Etxeberria Kafe eta Aiora Epelde. Geroago, maiatzaren 10ean ilegal izendatu zituen Jarrai eta Haika erakundeak Garzonek. Aiora Epelde askatu egin zuten geroago, baina orain gartzelan da berriro. Geroago sortu zen Segi gazte erakundea eta legez kanpo utzi zuen hau ere Garzonek.

"Euskal Herriaren kontrako eraso basatian" kokatu du epaiketa Segik

Segi gazte erakundearen ustez Espainiak eta Frantziak "euskal gazteria eta Euskal Herria behin betiko bukatzeko, aspaldidanik jarri dituzte martxan estrategia faxista anikilatzaileak". Hala ere, beraien esanetan "estrategia horrek ez du ezertarako balio, Segi gazte erakundeak tinko eta osasuntsu jarraitzen" duelako.

Aurrerantzean eraso gehiago jasotzeko aukera ez du baztertu Segik, baina, "Euskal gazteriak borrokarako hautua egina" duela berretsi zuen, eta beraien esanetan, "ez dute gure lana geldiaraztea lortuko".

Berrian irakurri dugu albistea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide