Kotxearen erabilerak arazo asko sortzen ditu Agenda 21en esanetan. Honakoak dira arazook:
- Kutxadura atmosferikoa: Atmosferan aurkitzen diren partikula solidoen %40ren erantzule errepideetako garraioa da.
- Osasun kalteak: Airearen kutxadurak sortzen dituen arnasketa arazoez gain, asko dira istripuetan zaurituak edo hilik suertatzen direnak.
Zaratak ere sortzen ditu osasun arazoak. Hirietako zarataren %80 garraioak sortzen du. - Lurzoruaren okupazioa: Beste erabilera izan zezakeen espazioa kotxez beterik dago.
- Energia kontsumoa: Garraioetan industrian baino energia gehiago kontsumitzen da. Energia kontsumoaren %35 garraioarena da.
Arrazoi horiegatik guztiengatik, "ezinbestekoa da kotxearen zentzuzko erabilera bultzatzea" Agenda21en iritzian. Beraz, irtenbideak ere proposatu dituzte:
- Garraio alternatiboa erabiltzea: Garraio publikoan, bizikletan eta oinez ibiltzea.
- Kotxea elkarbanatzea: Horrela, kotxe gastuak eta nekea murrizten dira.
- Gutxiago gastatzen duten erregaiak erabiltzea: Biodiesela eta ibilgailu elektrikoak, adibidez.
- Kotxea zentzuz erabiltzea: Egin beharreko ibilbidea txikia bada, oinez ibiltzea. 500 metro 8 minitutan egin daitezke, oinez. Gainera, aparkalekua bilatzen ez da denborarik behar.
Horrela ba, bi egunetarako egitaraua antolatu du Agenda 21ek: irailaren 21 iganderako eta 22 astelehenerako.
Irailak 21, igandea:
-11:00: Bizikleta martxa.
Azpeitia- Urrestila- Azpeitia
Irteera plazatik.
Loreak Herrian
Plazako zuhaitzetan lore-marrazkiak ipiniko dituzte
Tailerrak eta jolasak
Enparantza Nagusian
-12:00: Ibilaldia herrian zehar (bizikletaz, patinez edo oinez)
Irteera Enparantza Nagusitik
-12:30: Umeentzat hamaiketakoa, Iturri Txiki Ludotekan.
-18:00: Kale antzerkia. Trikiklown pailazo taldea, plazan.
Irailak 22, astelehena: KOTXERIK GABEKO EGUNA
-16:00: Oinezko martxa, eskoletatik herriko plazara.
-Alkateari eskaerak luzatzea.
Egun osoan zehar:
- Haurren pasoa oztopatzen duten kotxeei ohar kanpaina.
- Landeta eta Urrestillako Industriguneetara debaldeko garraioa. Damaso eta Sanjuandegitik abiatuko dira autobusak. Lanera sartu eta ateratzeko ordutegiak beteko dira.
- Herrian zehar autobus urbanoa.
- Hartzubiko bi kaleetatik bat bizikletentzat jarriko da, bidegorri funtzioa beteko du. Beraz, Landetatik zentrura ezingo da Hartzubitik joan.