Ostiralean hasiko da Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizioa

Uztarria.eus 2003ko aza. 4a, 13:11

Aktoreen Egunean euskal antzezlanak eta Goenkale telesaila omenduko dira aurtengo edizioan

Ostiral honetan irekiko ditu ateak Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizoak. Aurtengoan bederatzi antzezlan desberdin ikusteko aukera izango da, horien artean bi estreinaldi. Bestalde, XXI. edizio honetan, Aktoreen Egunean euskal antzezlanak eta Goenkale telesaila omenduko dituzte.

'Bazen behinÂ… gutxi gorabehera' anztezlanak irekiko ditu aurtengo antzerki topaketak. Guztira bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango dugu azaroaren 8tik 30era bitartean. Antzezlan hauetatik guztietatik bakarra da amateurra, Lakrikun talde azpeitirrak estreineko aldiz antzeztuko duen Agorafogobiatuta antzezlana. Beste estreinaldi bat ere izango da, Txalo taldearen Pakita bakarrizketa. Hauek euskarazko bertsioa estreinatuko dute Soreasu antzokian.

Bi kale antzerki ere egingo dira aurtegoan, biak azaroaren 15ean. Eguerdiko 13:00etan, Kukubiltxo taldearen Top sekret-mamutxoak antzezlana izango da eta arratsaldeko 18:00etan berriz Kalez-kale Produkzioen eskutik Zanga antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Aitor Gorrotxategi, kultura batzordeburuak esan duenez "gure aldetik dena eman dugu edizio hau kalitatezkoa, berezia eta arrakastatsua izan dadin".

Bestalde, aurtegoan ere izango da omenaldirik. Orain arte euskal antzerkigintzan lana egin duen pertsona bakar bat omendu da topaketetan. Aurtengoan aldiz, Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeak, "Euskal Aktoreak eta orohar euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin dutenak" omendu nahi ditu, baita "Goenkale telesaila ere, hainbat eta hainbat euska aktoreri bere lana erakusteko eman dien aukeragatik".

Kartel lehiaketa

Topaketetako Kartel Lehiaketara aurkeztutako 22 lanen erakusketa ekainean egin zen. Eta lehiaketaren irabazlea uztailean eman zuen ezagutzera epaimahiak. Oxel Arrieta arrasatearrak irabazi zuen saria, eta berak eginiko kartela da aurtengo Antzerki Topaketetako irudia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide