Uztarriaren urtarrileko zenbakia kalean da jada. Joan den ostiralean, urtarrilaren 2an, jaso zuten Uztarriako bazkideek eta harpideek etxean azkeneko zenbakia. Aldizkariarekin batera Uztarria Azpeitiko Euskalgintzaren Euskara Aldizkaria ere banatu zen, lehen Baite izenarekin kaleratzen zena. Aldizkari horrek izena aldatu du Baite eta Uztarria erakundeen bategitea dela eta. Aldizkari hori ikusgai dago hemen . Hona hemen Uztarrian jorratu diren gaiak:
- Azpeitiko Udala eta nazio eraikuntza . Udalek zeresanik eduki dute azken hamarkadetan Euskal Herriaren eraikuntzan, eta Azpeitikoak gertutik eta modu zuzenean parte hartu izan du.
- Imanol Lazkano. Aho bizarrik gabe liburua.Imanol Lazkano Landetakoa da, bertsolaria eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Hona Bertsolari Liburuak-ek Durangoko Azokan ateratako liburuaren bi zati.
- Danbor hotsean herrira Azpeitiarren festa handia badator: San Sebastianak. Herritik kanpo bizi diren azpeitiar asko etortzen dira, batik bat danborradan jotzeko gogoz
- Oilo-soro, aurten bai Talde berria izango da helduen danborradan: Oilo-Soro. Erriberako artzainen arropa aukeratu dute.
- Danborjole txiki berriak . Aurtengo haurren danborradan talde berria izango da: Juan Antxieta Musika Eskola. Berekin, bederatzi talde izango dira San Sebastian egunez. Musika elementuekin jokatuz osatu dituzte jantziak.
- Aurrekontuak: diru gehiago eta azkarrago . Abenduaren 23an 2004rako udal aurrekontuak onartu ziren, EAJren, EAren eta PSE-EEren botoekin. Habeak, herri proiektuen akordio proposamena egin zuen.
- Entrenatzaileak eta gazteak . Aitor Zulaika, Joseba Zubizarreta
Galtxa
eta Joseba Aranguren, hiru lagun, hiru azpeitiar. Hirugarren Mailako eta Preferenteko entrenatzaileak dira, baina nola bizi dute futbola? - Emakume bat buru . Lagun Onak Mendi Bazkunak lehendakari berria du: Maje Larrañaga. 26. presidentea da Mendizaleetan, eta lehen emakumea. "Ilusioz" hartu du kargua.
- Herriko egutegiak argazkiz hornituta . 2004-ko egutegiak. Azken urteetan herrian egutegi desberdinen aukera dago, erakunde, talde, enpresa eta abarrek aterata. Gehienak argazkiz hornituta egoten dira. Atal honetan, herrian 2004rako atera diren hiru egutegiren adibidea dago. Bata, Euskal Presoak Euskal Herrira Plataformak atera du. Bestea, Martinez inprimategiak bere 150. urteurrenean ateratakoa da. Eta hirugarrena Azpeitia-Azkoitia Agenda 21ek atera du.
- Olatz Arregi:Han, unibertsitatien lan pertsonala gehiyo egin beher dek .
Oraindik Uztarria aldizkaria etxean jasotzen ez dutenek badute aukera horretarako webgune honetan bertan. Harpideek aldizkaria hilabetero jasoko dute beren etxean doan. Aldiz bazkideek , urtean 24 eurotako kuota ordainduta, aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Uztarriako proiektuak bultzatzen lagunduko dute eta Uztarriak aurkeztu berri duen Azpeitiko efemerideak liburua 6 euro ordainduko dute, 12 euro ordaindu beharrean.