Euskara atala ireki du Uztarria.com-ek

Uztarria.eus 2004ko urt. 7a, 19:01

  • Webean Azpeitia atalaren barnean dago
  • Euskara atal berriak honako sail hauek ditu: Herriko euskalgintzaren euskara aldizkaria, hitzaldiak, Bai Euskarari Ziurtagiria, EBPN, Zerbitzuak, Iritziak, Elkarrizketak, Baite Euskara Elkartearen datuak

Uztarria.com-ek beste atal bat jarri berri du martxan: Euskara, hain zuzen ere. Atal berri hori Azpeitia sailaren barnean dago.

Uztarria Kultur Koordinadorak euskararen gaiari garrantzi handia ematen dio, bere ardatzetako bat delako, eta, hala, Euskara aldizkaria ateratzen du hilero (lehen Baite izenarekin ateratzen zena). Webeko atalarekin, herrian euskararen inguruan egiten den guztia bildu eta erakutsi nahi du Uztarriak.

Azpiatalak

Azpiataletan banatuta dago Euskara sail berria. Hona hemen:

  • Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria : Bertan, Baite elkartea zenak eta urtarril honetatik Uztarriak kaleratu dituen euskara aldizkari guztiak daude ikusgai eta irakurgai.
  • Baiteren hitzaldiak : Baite Euskara Elkarteak azken bi urte hauetan eman dituen hitzaldi guztiak daude bilduta, hizlari bakoitzaren deskribapen txiki batekin eta hitzaldian esan zen dena jasota.
  • Bai Euskarari Ziurtagiria : Atal horretan Bai Euskarari Ziurtagiriari buruzko informazioa aurki daiteke: ziurtagiri motak, herriko eragileak...
  • Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia . Azpeitian Udala ere ari da euskararen inguruan lanean. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia martxan du eta plan horren inguruko informazioa aurkitzeaz gain, Uztarriak Udalari elkarlanerako egindako proposamena ere bertan jasota dago.
  • Zerbitzuak. Atal honetan Uztarriak euskararen inguruan eskaintzen dituen zerbitzuak daude. Abizenak euskalduntzeko eta etorkinen hiztegiaren inguruko informazioa aurki daiteke.
  • Iritziak. Enekoitz Esnaola kazetariak eta IƱaki Azaldegi Tolosako euskara teknikariak Azpeitiko euskararen egoerari buruz eginiko iritziak daude bertan. Iritzi gehiago sartuko ditugu hurrengo egunetan.
  • Elkarrizketak . Xabier Mendiguren, Blas Erkizia, Meliton Rodriguez, Patxi Goenaga, Pilar Aizpitarte eta Enrike Zurutuzari eginiko elkarrizketak daude.
  • Baite Euskara Elkartearen datuak . Baite Euskara Elkarteak Uztarriarekin bat egin arte (2004ko urtarrila) egin duen ibilbidea dago ikusgai azpiatal honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide