Habeak azken 25 urteetako egoera aztertu zuen ekitaldian

uztarria 2004ko ots. 18a, 19:02

  • Habearen ustez egoeran ez da aldaketa handirik izan
  • Estatu espainiarraren eta Frantziarraren menpekotasuna aipatu zuten

Larunbatean Habea Azpeitiko Herri Plataforma ilegalizatuak Euskal Herriaren eta Azpeitiaren azken 25 urteak aztertu zituen, egin zuten ekitaldian. Habearen esanetan, "azken 25 urteetan egoerak ez du hobera egin eta kateek astunegiak izaten jarraitzen dute". Estatu Frantziarrak eta Estatu Espainiarrak Euskal Herriarekiko erakutsi duten jokaeraz hitz egin zuten, "Frantzian euskarak oraindik ez du ofizialtasuna eskuratu eta Euskal Herriak herri gisa onartu gabe jarraitzen du. Espainiari dagokionez, frankismotik demokraziara igaro garela sinestarazi nahi izan digute, baina egoerak berean jarraitzen du".

Urte hauetan zehar gertaturiko erasoak arloz arlo banatu eta azaldu zituzten. Arlo bakoitzeko kide batzuk izan ziren ekitaldian, Habearekin batera irakurketa eginaz. Hauek dira ekitaldian aipatu ziren puntuak laburtuta (Habearen hitzak):

  • Erahildakoak

    "Bidean geratu zaizkigu Otaegi, "kurro" eta "Pelitxo" espainiar estatuak eraildako gudariak. Otaegi 1975eko irailaren 27an erail zuten Burgosen.Garai hartan hainbat herritarrek egingo lukeen moduan, ETAko militanteak lagundu zituen azpiegitura eskainiz eta horregatik hil zuten. Espainiako Gobernuak salbuespen egoera ezarri zuen Euskal Herrian gogor bizi izan zuen egoera. Nahiz eta 25 urte igaro garai hartatik, Otaegiren azken hitzek ez dute ez zentzurik eta ez indarrik galdu: "Guk Euskal Herria askatzeko borrokatzen dugu; eta euskal herriak jakingo du nolakoa den eta nola hiltzen den euskaldun bat".

Espainiako poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide erail zituen segada batean. Haien artean Dionisio Aizpuru "kurro" eta Pedro Mari Isart "Pelitxo" azpeitiarrk. garai hartan gobernadore zibila zen Julen Elorriagaren hitzetan, komandokoek hasi zuten tiroketa eta poliziak defenditzea beste erremediorik ez zuen izan. Bain bertsio ofiziala zalantzan jartzen duten iritziak ere badira: Merinoren hitzetan armak poltsetan sartuta zituzten eta handik ateratzeko aukerarik ez zuten izan.

  • Senideak

    "Azken 25 urtetan Euskal Herrian espetxeratuen kopurua 4.500ekoa da. Espetxean 11 pertsona erail dituzte eta bisitara bidean hildako senideak 13 izan dira. Ihes egindakoak aldiz, 3.600 dira. Presoek betetzen duten zigorraz gain, dispertsioaren ondorioz senideek jasaten zigorra ere aipatu behar da. Asteburuero milaka kilometro egiteaz gain bere bizitza arriskuan jartzen dute errepideetan eta. Horren adibide da joan den astean Maiderren senideek izandako istripua"

  • Zinegotziak

    "1998ko maiatzean AEK-k Baltasar Garzonen atzaparkada jaso zuen ETA finantziatzea leporatuta. Azkenik 2001aren amaieran epaileak atzera egin behar izan zuen, ez zuen hori frogatzerik izan eta. Hala ere, horrek, AEK egoera ekonomiko larrian utzi zuen. Egun, Askatasuna, Batasuna, Ekin eta Segi ilegalizatuta daude eta hauek Azpeitian taldeak dituzte. Ondorioz, azpeitiarrak ilegaltasunean lan egitera behartuta gaude".

  • Isunak eta epaiketak

    Azpeitiko hainbat gaztek duten egoeraz hitz egin zuten arlo honetan, nahiz eta "Euskal Herri osoan gertatzen ari den" Habeak azpimarratu zuenez. Uztarriak atal honi buruzko albistea egina du Webgunean.

  • Hezkuntza

    "Azpeitiko Ikastola 1965-1966an jarri zen martxan, haur gutxi batzuekin, baina sorrera ez zen erraza izan. Diru bila euskaltzaleengana jo zen. Hasieratik, sortzaileek etengabeko lana egin behar izan zuten garraioa, jan gelak, irakasleen soldatak, gurasoen heziketa, kirola eta udalekuak antolatzen. Azkenean Ikastola sendo bat eratzea lortu zuten".

  • Euskara

    "Euskara ere hainbat aldiz erasotua izan da azken 25 urteotan. Nafarroako kasua ikusi besterik ez dago euskararen egoera larriaz ohartzeko. E.H.E.ri dagokionez, isun ekonomikoak jarri zaizkie bertako kideei euskararen ofizialtasunaren aldeko kotxe karabana batean parte hartzeagatik.

Egunkariaren aurkako erasoan, Guardia Zibilak 10 lagun atxilotu eta hainbat etxe eta istalazio arakatu zituen. Egun IƱaki Uriak espetxean jarraitzen du.

  • Kultura

    "Estatuak pentsamendu bakarrarekin batera kultura bakarra inposatu nahi digu eta Euskal Herriak mantendu dituen berezitasunekin amaitu nahi da. Egunkariaren itxierarekin batera Jakin, Zabaltzen eta Argiako istalazioak arakatu dituzte.

Euskal musikariek jasandako zentsura ere aipagarria da, eskuindar espainiarren presioen ondorioz, taldeen kontzertuak atzera bota baitira"

  • Kirola

    "E.H.-k ez du federazio propioa izateko eskubiderik (kirol gutxi batzuen salbuespenarekin) eta ondorioz kirolari euskaldunek espainiar federazioaren arabera funtzionatu behar dute. Hala ere, euskal selekzioaren aldarria indartuz doa".

  • Komisaldegia, tortura eta preso ohiak

    "ETAko kide izatea edo kale erasoetan parte hartzea leporaturik 2003an 196 kide atxilotu dituzte. Hauetariko 89ik komisaldegietan torturatuak izan zirela salatu dute.

Tortura errepresiorako tresna gisara erabiltzen dute Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzantzak. Gero eta testigantza beldurgarriagoak datoz komisaldegietatik. Maider Egiguren bost egunetan zehar eta legedi antiterroristaren babesarekin, torturatua izan zen Polizia Nazionalaren eskuetan".

  • Mobilizazio sozialak

    "Espainiar estatuaren asmoa E.H.-n zentral nuklearrak eraikitzea zen; bat Lemoizen, eta besteak Tuteran, Ea-Izpazterren eta Deban. Proiektuaren aurka sortutako mugimendua (1974ean) E.H.-n eta Europan aspaldian sorturiko herri mugimendurik indartsuena izan zen. Borroka luzearen ondorioz, 1994an Madrileko gobernuak inoiz ireki ez zen zentral nuklearra behin betirako ixtea erabaki zuen. Herriak, borrokaren bidez, Lemoiz ixtea lortu zuen.

Frankismoaren aurkako mobilizazioak ere garai horretan kokatu behar dira. 1975eko azaroaren 20an bota zuen azken hatsa ofizialki eta ordurako frankismoaren erregimenak estatu espainiarreko itxuraldatze prozesua ongi definituta zeukan. 1973ko abenduan, ETAk Carrero Blanco hil ondoren, frankismoa oinordekorik gabe geratu zen eta ezinbesteko suertatu zitzaion erregimenaren itxuraldatze prozesu bati ekitea. 1975eko azaroaren 22an Juan Carlos Borboia Espainiako errege izendatu zuten eta Arias Navarro gobernuko presidente. Horrela ekin zitzaion frankismoaren erreformari eta ez deuseztazioari. Espainiar konstituzioaren hauteskundeetan E.H.-k %40 inguruko abstentzioa izan zen. Ondorioz, espainiako konztituzioa E.H.-n ez zela onartu esan dezakegu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide