UEME eta Alde Zaharra PERCO-arekin eta Azpeitian merkataritza-gunea irekitzearen aurka

Azpeitiko Merkatarien Elkartea 2004ko ira. 21a, 12:09

  • Kiroldegia eta Garmendipe futbol zelaiaren artean merkataritza-gunea egingo den zurrumurruak dabiltza.
  • Azpeitiko Merkatarien Elkarteak iritzia plazaratu du

Eusko Jaurlaritzaren arabera, merkataritza arloan suspertzeko ahalmena duten gune hoistorikoen artean sartzen da Azpeitia. Merkatari elkarteek eta Azpeitiko Udalak, Iraurgi Lantzen eta Merkataritza Ganbararekin batera, bi urte daramatzate elkarrekin lanean PERCO (Plan Especial de Revitalizacion Comercial) izenekoa tajutzen.

Azpeitiko PERCO-an bi helburu nagusi planteatzen dira:

  • Zerbitzu sektoreak Azpeitian lehiakortasun arloan duen egoeraren oinarrizko diagnosia egitea, horretarako azterketa zehatza eginez honako esparruetan: merkataritza sektorean dagoen eskaintzaren eta udalerriko merkataritza-gune nagusien hiri-ingurunean eta herriko biztanleen erosketa ohiturak eta Azpeitiak merkataritza enklabe moduan herriaren inguru hurbilean dauden herrietan duen irudian eta posizionamenduan.
  • Aurrediagnosietan detektatutako ahuleziak (estruktura arloan zein enpresa ikuspegitik, hirigintzakotik eta promozio aldetik) hobetzera eta herriko merkataritza-gune garrantzitsuenetan merkataritza-jarduera berrindartzera bideratutako Jarduera Programa bat diseinatzea.

Gure iritzian helburu hauek ez datoz bat Azpeitian merkataritza-gunea jartzearekin, erabat kontrajarriak dira.

Une hauetan aztertzen ari da merkataritza-gune hori Garmendipe futbol zelaiaren inguruetan jartzea. Udalak eman digun informazioaren arabera, establezimendu horrek 2.000m karratuko luze-zabalera izango luke.

Azpeitiko eta Urola Erdia eskualdeko merkataritza jarduerarengan eragin zuzena izan dezakeenez, UEME-k eta Alde Zaharrak honakoa adierazi nahi dute:

PERCO-a lortzea bi motatako jardueretan oinarritzen da funtsean:

  • Hirigintza-merkataritzakoetan.
  • Merkataritza sektorea dinamizatu eta eguneratzean.

Hirigintza-merkataritza arloko jarduerak PERCO-aren bidez burutzen dira. Plangintza berezi hori Azpeitiko Udalak sustatu du, Merkatari Elkarteekin (UEME eta Alde Zaharra) batera eta Eusko Jaurlaritzak onartu du (eta horrek esan nahi du Azpeitian merkataritza arloan herrigune degradatua dagoela, datu objektiboa, bestela Eusko Jaurlaritzak ez baitzuen onartuko ikerketa hori egitea). Azpeitia merkataritza arloan suspertzeko aukera duen herrigune historikodun herrien artean agertzen da (EHAA, 125, zk, 2003ko ekainaren 18ko agindua).

Gainera, eskaria egiteko eta derrrigorrezko betebehar moduan, merkatari elkarteek euren oniritzia eta bultzada eman zioten planari.

Egoera honen aurrean, merkataritza-zentro bat jartzea PERCO planaren aurka doa zuzen-zuzen, plan hori epe luzera begirako plana baita eta Azpeitiko herriko merkataritza sektorea berrindartzeko estrategiaren funtsezko zati. Zentro hori jartzeak betiko hainbat komertzio ixtea sortuko du eta merkataritza-fluxuak herriaren periferiara eraman, PERCO-ren helburu prioritarioa den herrigune historikoan eragin negatiboa izanik.

Merkataritza-zentro bat ezartzeak eragin zuzena du merkatari minoristengan eta are gehiago merkataritza berrindartzeko plangintza baten beharrean den merkataritza sektore batez ari garenean.

Arrazoi hauek ikusiz, ezinezko egiten zaigu ulertzea Azpeitiko Udala nola ari den udal-jabetzako kirolgune batean merkataritza zentru bat jartzea pentsatzen, gure iritziz PERCO planaren aurka doanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide