Laxaro Azkuneren berri zerbait gehiago jakiteko balioko du Argia aldizkariak egin dion elkarrizketak. Gaztetan ezagutu zuen giroaz, izan dituen lanbideez, euskaraz eta bertsolaritzaz hitz egiten dute.
Ikastetxean sortu zitzaion euskararen eta Euskal Herriaren aldeko grina. Adierazten duenez, erdara hutsean irakasten zieten eta beraiek tutik ez jakin. "Lehendabiziko kolpea ezagutzen ez genuen hizkuntza arrotzean ikasi beharra izan zen", eta horren harira taldetxo bat bildu eta "euskararen aldeko taldea" sortu zuten. Ordutik beti landu izan dtu bi esparru hauek, eta ikusi duena komunikabideetan "euskaldungoari beti erdarazko eskaintza" eman zaiola izan da. Azpeitiko egungo egoera aipatzen du irtenbide gisa: "Azpeitian orain ari gara, Uztarria eta Hitzarekin, ea jendeari euskal letrenganako fobia hori kentzen diogun".
Komunikabideei buruz, berriz, bai telebistak eta bai irratiak berak ere, "gero eta gutxiago tentatzen" dutela aitortzen du eta nahiago duela "liburu edo aldizkari bat irakurri" denbora librean. Gaur egunean "produktibitateak eta audientziak" hartu dutela garrantzia dio eta "eginkizun hezitzailea" eskatu behar zaiela iritzi dio.
Bertsolaritzari dagokionean gai jartzaileak "inprobisazioa" ezinbestekoa duela dio. Bestetik, bertsolaritzan gai politikoen inguruan hartu diren erabakiei buruz ere badio zerbait eta oraindik ere "hausnarketak" egin behar direla. "Txapelketan, Egañak txistu batzuk entzun zituen. Jendea ez zen momentu hartan ertzain baten ama entzuten ari, baizik eta Andoni Egaña ari zen esaten berak entzun nahi ez zituenak. Ez dakit gizartean sekula emango den pauso hori, eta badakit jende aurrean kantatu behar duenarentzat arriskutsua ere badela".
Irakurri elkarrizketa.