Euskararen eskaera badagoela diote herriko enpresek

Urola Kostako Hitza 2005ko mai. 3a, 13:05

Lan munduko talde eragilearen bigarren batzarrean komunikazio planaren emaitzak aztertu zituzten, batik bat

"Enpresetan ez dago euskararen beharrik, baina badago euskararen eskaria jendearen aldetik. Hau da, funtzionatze aldera erdaraz lasai ederrean funtzionatu dezateke enpresek, baina euskaraz funtzionatzeko eskaera gero eta handiagoa da, batik bat langileen aldetik", horixe da enpresetako ordezkariek azpimarratu dutena, Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan arlo sozioekonomikoan egin den komunikazio planean.

Apirilaren 7an egin zen lan munduko talde eragilearen bigarren bilera, eta han, arlo sozioekonomikoari zuzendutako komunikazio planaren emaitzak eta lehen bileran enpresetako ordezkariei agindutako ariketaren emaitzak ikusi zituzten. Azpeitiko bost enpresetako ordezkariak (Hormigones Lazkano, Zubiola, Glual, Urolalde eta Biele), Euskara Patronatokoak eta SIADECOkoak bildu ziren.

Hurrengo bilera

EBPNko lan munduko talde eragilearen hurrengo batzarra maiatzaren 19an izango da, 17:00etan, Euskara Patronatoan. Orduan, besteak beste, Bulego Teknikoa aurkeztuko dute.

Arlo sozioekonomioa

komunikazio plana

Enpresetako %5ak enpresetan euskararen erabilera sustatzeko interes handia du, %40k interes nahiko handia eta %35k interes nahiko txikia.

Enpresetan zer egin

Jasotako erantzunak: "Egin nahi denaren berri eman, batez ere euskara ez dakitenei. Jendea inplikatu euskara normalizaziorako estrategian. Gestio tresnak bi hizkuntzatan erabili. Euskaraz alfabetatzeko helburuak jarri..."

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide