Azpeitian gero eta enpresa, saltoki eta entitate gehiago ari dira euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoak hartzen. Izan ere, herrian dagoeneko 50 eragilek baino gehiagok dute Kontseiluak ematen duen Bai Euskarari Ziurtagiria: 53k, hain justu.
Aurretik, herriko 44k zeukaten Bai Euskarari Ziurtagiria. Azkeneko hilabeteetan Uztarriak eta Kontseiluak, elkarlanean, hainbat bisita egin dituzte herrian, eta orain bederatzi eragile berrik eskatu dute agiria. Bai Euskarari Ziurtagiri gehien dituen herria da Azpeitia. Hain zuzen ere, uztailaren 2an izango da Azpeitian ziurtagiriaren aurtengo banaketa ekitaldia; lehengoei berritu egin diete eta bederatzi berri horiei lehenengo aldiz eman.
Ziurtagiriak hiru maila dauzka:
- Bidean, euskararen normalizaziorako gutxieneko neurriak hartzen eta garatzen ari diren enpresei, saltokiei eta entitatei zuzendua.
- Bigarren maila, Guk zerbitzua euskaraz, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutenei zuzendua da.
- Maila gorena, Guk zerbitzua eta lana euskaraz da, zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat dutenei zuzendua.
Eta zer egin behar da Bai Euskarari Ziurtagiria izateko?
Eskuratu nahi duten guztiek, euskararen aldeko konpromisoak hartu behar dituzte, eta Kontseiluak bakoitzaren egoerara egokitutako konpromisoak hartzen laguntzen du. Ziurtagiriari buruzko informazioa eskuratzeko 902 43 00 26 telefono zenbakira deitu besterik ez dago; Uztarriaren Euskara taldera ere jo daiteke (943 15 03 58). Kontseiluak, kasuan kasuko hizkuntza egoera aztertuko du, horretan oinarrituta planifikazioa diseinatuko du, eta aldian aldiko jarraipena eta ebaluazioa egingo du.
Ebaluaketa garaia
Kontseiluak ematen du Bai Euskarari Ziurtagiria, baina Uztarria Kultur Koordinadorak egiten du horren jarraipena Azpeitian. Hil honetan ebaluaketa egingo dute. "Bai Euskarari Ziurtagiria duten guztiengana joango gara eta banan-banan ebaluaketa egingo dugu. Hartutako konpromisoak bete diren begiratuko dugu eta horren arabera mailak alda daitezke. Euskararen aldeko konpromisoak ondo bete badituzte, mailaz aurrera egiteko aukera izango dute", dio Jone Urkizu Bai Euskarari Ziurtagiriari jarraipena egiteaz arduratzen denak.
Lehendik ziurtagiria duten 44 eragileak:
Bidean
Almacenes Etxeberria
Amube Inmobiliario Zerbitzuak
Azpeitia Kimu Bat S.L.
Eroski
Eroski Bidaiak
Iturralde Iturgintza
Jostaldi Kirolak
Lasao Altzariak
Odriozola Ardoak
Ongi Etorri jatetxea
Pildain Inmobiliaria
Urrestilla jantzidenda
Guk zerbitzua euskaraz
Agirre oparidenda
Alde zaharreko merkatarien elkartea
Arrospide oinetakoak
Babesa Modak
Bankoa-Credit Agricole
Belaetxe liburudenda
Eklipse kultur denda
ELA sindikatua
Etxahun
Euskalkom Telekomunikazioak
GOE (Gipuzkoako Oilozaleen Elkartea)
Inaxita ileapaindegia
Iraurgi Ikastetxea
Izarraitz Igeriketa Elkartea
J.B. San Sebastian
Jone eta Maikar
Kili kolor
Koop. Legarda
Kutxa
LAB sindikatua
Lagun Onak Mendi Bazkuna
Mugi kirolak
Oriyo kioskoa
Sarea Informatika
Urke Argazkiak
Guk zerbitzua eta lana euskaraz
ELE (Euskadiko Latxa-Ardien Hazleen Elkartea)
Gife (Gipuzkoako Frisoi Elkartea)
Gitxezel (Gipuzkoako Txerrizaleen Elkartea)
Gureko (Gurekin Kontatu Kooperatiba)
HEBE (Herri Behi Elkartea)
Landatek Bulego Teknikoa
Uztarria Kultur Koordinadora