Kike Amonarriz eta Joxerra Garziarekin batera, euskararen kalitateari buruzko txostena egina du Andoni Egañak (Zarautz, 1961), eta asteazken honetan gai horri buruzko hitzaldia emango du.
Eguna. Asteazkena (maiatzak 24).
Ordua. 19:00.
Tokia. Sindikatu Zaharra.
Hizlaria. Andoni Egaña.
Gaia. Euskararen kalitatea
.
Antolatzailea. Uztarria Kultur Koordinakundea.
Egañak esan izan duena euskararen kalitateaz:
- "Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, jakintza mailak gora egin du, baina erabilera maila bere horretan geratu da. Eta hor topatzen genituen estropezu batzuk, segur aski euskararen komunikazio gaitasun ezatik sortuak".
- "Ni ikastolako umea naiz, eta 'bertebra'-ri
bertebra
deitzen genion. Orain,ornoak
direla badakite. Ongi, ornoak. Baina ondokoari esan behar badiote "kitaborroia kentzen badidak, bestea paretak emango dik", hori ez dakite esaten. Ez dakite gauzak modu eragingarrian esaten. Orduan, nora goazorno
esaten ikasi eta bestelakoak ahanzten baditugu". - "Hogeitaka urte daramatzagu herri honetan zuzentasunari atxikiegiak, eta badela garaia, jatortasunari eutsiz ahal den neurrian, egokitasunari begiratzeko".
- "Denon txip aldaketa behintzat beharrezkoa da. Begirada aldatu behar da, zuzentasunetik egokitasunera. Hori da bidea. Hainbat arlotan zuzenketa faktoreak jarri behar dira. Publizitatean, esaterako, herri honetan erdaldunei enkargatzen zaie lana, eta gero euskara zuzenera itzultzen dute, eta horrela gertatzen dira gertatzen direnak".
- "Markesaren alabaren bertsoak, duela 120 urtekoak, Itsasun dakizkite, eta Zeanurin dakizkite. Gaur egungo komunikabiderik ez zegoen garaian ere, gauza asko konpartitzen zuten euskaldunek. Gaur egun, ordea, jendea apalankatuta ikusten dugu euskarari dagokionez. Eta astindu egin behar da".
Asteazkenean, gehiago, adibide ugarirekin.
Orain arte 20 hitzaldi Uztarriak
Uztarriak eta Baite Euskara Elkarteak (2003ko azaroan bat egin zuten) 20 hitzaldi antolatu dituzte orain arte. Hauek (hitzaldi batzuen edukia):
-Joxe Aranzabal kazetaria (Uztarria aldizkaria sortu aurretik, 1999an).
-Mikel Aranburu futbolaria, Unai Osa, Koldo Alduntzin kazetaria eta Patxi Gurrutxaga sokatiralaria (2001-azaroa).
-Iñaki Azaldegi (Tolosaldea), Ander Elortondo (Arrasate), Zigor Etxeburua (Kontseilua) euskara teknikariak (2002-azaroa).
-Juan Carlos Etxegoien Xamar
hizkuntzalaria (2002-ekaina).
-Kike Amonarriz soziolinguista eta Antton Olariaga marrazkilaria (2002-uztaila).
-Koldo Zuazo euskaltzaina (2002-urria).
-Iñigo Aranbarri idazlea (2002-azaroa).
-Pako Aristi idazlea eta kazetaria (2002-abendua).
-Paula Kasares euskara teknikaria (2003-urtarrila).
-Martxelo Otamendi 'Egunkaria-ko zuzendaria (2003-otsaila).
-'Egunkaria'-ko langile azpeitiarrak (2003 martxoa).
-Koldo Izagirre idazlea (2003-apirila).
-Asisko Urmeneta marrazkilaria (2003-maiatza).
-Xabier Isasi UEUko orduko zuzendaria (2003-ekaina).
-Kepa Peñagarikano pilotaria, Pedro Otaegi aktorea, Xabier Agirretxe ELAko kidea, Lurdes Goenaga auzitegi medikua, eta Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia (2004-apirila).
-Joxe Manuel Odriozola irakaslea eta idazlea (2004-iraila).
-Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria elkarteko kidea (2005-martxoa).
-Aitor Zuberogoitia kazetaria eta unibertsitate irakaslea (2005-uztaila).
-Gotzon Garate hizkuntzalaria (2005-azaroa).
-Joan Mari Torrealdai kazetari eta soziologoa (2006-otsaila).