Uztarriaren 104. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2009ko mar. 9a, 14:03

Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin lotuta, herriko hainbat emakumeekin egon gara eta herrian emakumeen egoera nola ikusten duten azaldu digute

Juanjo Etxeberria Loiolako Probintziako jesuiten buruarekin, Iñaki Alberdi auto-gidariarekin eta Sevillan bizi den Pello Aranburu azpeitiar tabernariarekin izan gara; guztiak aurkituko dituzu martxoko zenbakian

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 104. zenbakia kalean da jada. Martxoko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

• Iritzia atalean: Koldo Aldalur, Eider Alkorta, Inaki Elortza, Alex Silva, Higinio Oiartzabal, Kepa Susperregi, Joxin Iturriotz, Miel A. Elustondo eta Igor Aranbarri eta Kepa Urbietaren artikuluak irakurgai.

• Juanjo Etxeberria. Urtebete darama Loiolako Probintziako Jesuiten buru izaten, beste azpeitiar baten, Juan Migel Arregiren, lekukoa hartuta. Bere ibilbidea errepasatu du Uztarriarekin.

• Klik! Garai haiek 1965. urtean inauguratu zuten Betharramdarren ikastetxea. Martxoko Klik! atalean atzera begiratu nahi izan dugu, orduko argazkiak bilduz.

• Emakumeen begietatik. Munduko emakume guztien eguna ospatzen da martxoaren 8an. Gure herrian emakumearen egoera aztertu nahi izan dugu eta horretarako lau emakumeekin bildu gara.

• Erregistroak euskaraz?. Informatika aplikazio berri batek erregistro zibileko tramitazioak euskaraz ere egin ahal izateko bideak erraztuko dituela dirudi. Gai horretan sakondu nahi izan dugu.

• Inaki Alberdi. ‘Iñaki Txikiye’ auto-gidaria martxoko ‘Bestaldetik’ ataleko protagonista da.

• Pello Aranburu. Erdi kalean jaio zen eta 1972. urtean Sevillara (Andaluzia, Espainia) joan zen bizitzera. Ordago izeneko jatetxea du bertan. Sevilla eta Azpeitiren arteko aldeak azaldu dizkio Uztarriari.

Uztarria jasotzeko zer egin? Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide