Beste txapel bat Aimar Irigoienentzat

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 6a, 12:10

Irigoien 100 kiloko bola altxatzen.

Hirugarren urtez jarraian lortu du Euskadiko Harri Txikien txapela eta iazko marka ontzea lortu du gainera

Joan den igandean, Aizarnazabalgo Samiel jaietan jokatu zen txapelketa

Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarrak hirugarren urtez segidan jantzi du harri txikietako Euskadiko Harri-Jasotze txapela. Igandean jokatu zen txapelketa Aizarnazabalen, Samiel Jaien barnean. Irigoienek txapelketako marka ezarri zuen, gainera, iaz baino 100 kilo gehiago altxatuta. 13.362,5 kilo altxatu zituen guztira errezildarrak. Eskualdeko mutilek lortu zituztet lehen hiru postuak. Bigarren gelditu zen Joseba Ostolaza zestoarra 12.325 kilo jasota eta hirugarren, berriz, Hodei Iruretagoiena, Izeta IV, 11.487,5 kilo jasota.

.100 kiloko bolari bat gehiago

Irigoienek 100 kiloko bolarekin ondu zuen orain arteko marka, harri horri iaz baino jasoaldi bat gehiago egin baitzion. Errezildarrak 31 jasoaldi egin zizikion 125 kiloko koadroari, 32 jasoaldi 125eko zilindroari, 23 aldiz altxa zuen 112,5 kiloko kuboa eta 29 aldiz 100 kiloko bola.

Lehia polita Atari-Soron

Lehian aritu ziren zazpi harri-jasotzaileek ikusmina sortu zuten izarnazabalgo Atari-Soro pilotalekuan bildutako 500 zale inguruen artean.

Joseba Ostolaza txapeldunordea izan zen beste behin eta ez zen nolanahikoa izan Jexuxmari Iruretagoina Izeta III.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.aren arteko lehia, soilik jasoaldi bateko eta 100 kiloko aldea egon baitzen ilobaren alde. 124eko kuadroarekin parra egin zuten (26 jasoaldi), 125eko zilindro-koparekin, berriz, bat gehiago egin zuen Izeta III.ak, baina 112,5eko kuboarekin bi jasoaldi gehiago egin ditu Izeta IV.a-k (21 jasoaldi). Horrenbestez, 100 kiloko aldea zuen ilobak azken harriari ekin aurretik, eta bolarekin parra egin zuten (25 jasoaldi).

Hiru nafar aritu ziren lehian. Aipagarria izan zen Unai Bertizen lana, Nafarroako txapelduna lehen aldiz aritu baitzen txapelketan eta oso marka ona ezarri zuen (10.950 kilo). Josetxo Urrutiak eta Xabier Igoak ondu egin zituzten aurrez berek ezarritako markak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide