Lau talde berri aterako dira helduen danborradan

Uztarria.eus 2011ko urt. 11a, 13:01

Taldeen kokapena plazan. (Azpeitiko Udala)

Hasiera batean bost talde berri ziren irtetzekoak, baina gastadoreek ez dute taldea osatu

Gaur, asteartea, izango da helduen danborradako lehenengo entsegua

Lau talde berri aterako dira aurten, urtarrilaren 19ko helduen danborradan: Loiolatxo, Loiolabide-Zahar, Oilagorra eta Zulozabal. Hasiera batean bost talde berrik irten behar zuten, baina taldea osatzeko arazoak izan dituztela-eta, gastadoreek ez dute danborrik joko aurtengoz behintzat.

Loiolatxo taldekoek danborrak eta barrikak biak joko dituzte. Loiolabide-Zahar elkartekoek, berriz, danborrak. Oilagorra eta zulozabal elkartekoek ere danborrak joko dituzte.

Guztira 25 taldek eta gastadoreek hartuko dute parte 54. danborradan, eta Udal Musika Bandak ere bai. Hona parte hartuko duten taldeak, ordenean: Harkaitza, Amnistia Taldea, Arrantzaleak, Gure Ametsa, Ardozaleak, Mendizaleak, Barratsu, Zezenzaleak, Barrenetxea, Oilo Soro, Irrintzi, Txalintxo, Arauntza, Sanjuandegi, Izarraitz Txoko, Zokoa, Basazabal, Ziripot, Landeta, Alkartasuna, Ollagorra, Loiolabide-Zahar, Zulozabal, Loiolatxo eta Itsasi.

Ibilbide eta ordu aldaketak

.23:15ean hasiko da 2011ko helduen danborrada, Olazko Amaren plaza aurretik. Irten orduko plazan egingo dute geldiunea, badera igo eta ohiko piezak joko dituzte bertan. Gero hasiko dute kale buelta eta Parrokian geldituko dira, beti bezala. Talde gehiago direnez, batzuk Perez Arregi plazatxoan egongo dira. Besteak, parrokia aurrean eta atarian.

Omendurik ez

Aurtengo danborradan ez dute inor omenduko. Iaz Udaleko Festa Batzordeak Pedro Illarramendi herritarra omendu zuen danborradan 50 urtean zuzendari ibili zelako.

Entseguak gaur hasita

Gaur, asteartea, hasiko dira helduen danborradako entseguak. 21:00etan izango da Izarraitz pilotalekuan. Hurrengo entseguak ostegunean, hilak 13, eta hilaren 18an, asteartea, izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide