Zuzendari, begirale, sabel dantza eta bitxigintza ikastaroak antolatu dituzte

Uztarria.eus 2011ko urr. 5a, 10:10

.18 urtetik gorakoentzako antolatu dituzte ikastaroak

Maiatzaren 10a, astelehena, baino lehen eman behar da izena

Azpeitiko Gazteria Sailak zuzendaritza, begirale, sabel dantza eta bitxigintza ikastaroak antolatu ditu ikasturte honetarako. Lau ikastaroak 18 urtetik gorako herritarrentzat antolatu dituzte, eta izena emateko azken eguna urriaren 10a, astelehena, izango da.

Zuzendari ikastaroa urtarrilean hasi eta maiatzean bukatuko da. Larunbat goiz eta arratsaldetan izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etik 19:30era. Gainera, hiru asteburutan, zapatutik igandera, 10:00etatik 14:00etara ikastaroa emango dute. Urtxintxa eskolako kideek zuzenduko dute ikastaroa, eta 325 euro ordaindu beharko da.

Begirale ikastaroa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Ikastaro hau ere zapatu goiz eta arratsaldetan eskainiko dute, 10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etik 19:30era. Hiru asteburutan, zapatutik igandera, 10:00etatik 14:00etara izango dituzte eskolak. Urtxintxa eskolako kideek antolatu eta gidatuko dute ikastaroa. Izena ematen dutenek, 470 euro ordaindu beharko dituzte.

Sabel dantza ikastaroa urriaren 11n, asteartea, hasi eta ekainean bukatuko da. Amancay GaztaƱagak emango du ikastaroa, eta astearteetan izango dira klaseak, 19:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan. Izena ematen dutenek 75 euro edo 70 euro ordaindu beharko dute, gazte, ikasle zein langabetu txartela aurkeztuta.

Bitxigintza ikastaroa da laugarrena, eta urriaren 13an, osteguna, hasi eta abenduan bukatuko da. Ostegunero izango dira klaseak, 18:30ean hasita, eta bi ordu iraungo dute. Dunixe izango da irakaslea, eta Gaztelekuan izango dira saioak. 45 euro edo 40 euro ordaindu beharko da ikastaroa, eta antolatzaileek adierazi dutenez, astero material desberdina landuko da.

Izena Gazte Informazio Bulegora joanda, 943 15 71 60 telefono zenbakira deituta edota gib@azpeitia.net helbidera idatzita eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide