Ezinduentzako txartel berriak azaroaren 30a baino lehen eskatu behar dira udaletxean

Uztarria.eus 2011ko urr. 14a, 18:10

Otsailaren 1etik aurrera Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan jaso ahal izango dituzte gero txartel berriak

Udalak ezinduentzako txartelen udal agintarau berria ere sortu du

Eusko Jaurlaritzak diseinatu eta Europako ereduarekin bat egingo duen ezinduentzako txartel berria banatzen hasiko da laster Azpeitiko Udala. 2012ko martxoaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da orain arte erabili izan den zaharra ordezkatyko duen txartel berria erabiltzea. Hori dela eta, ezinduentzako txartelak berritzeko epea ireki dute Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.

Txartel berria jasotzeko eskaerak azaroaren 30a arte egin daitezke udaletxean. Otsailaren 1etik aurrera Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan jaso ahal izango dituzte gero txartel berriak. Txartel berria jasotzerakoan, orain arte erabilitakoa udal bulegoetan utzi beharko dute erabiltzaileek.

Agintarau berria

Txartel berria lortzeko prozedurarekin bat eginez, Azpeitiko Udalak ezinduentzat txartelen udal agintarau berria ere sortu du; 2011ko uztailaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten agintaraua.

Aipatu txartelei erabilera egokia ematea da agintarau berriaren helburua. Araudiaren alderdi eta berrikuntza esanguratsuenak honako hauek dira:

  1. Txartela pertsonala eta besteren ezina izango da, ezintasuna duen pertsona izango da haren titularra, eta titularrak, gidari gisa edo bidaiari gisa, bidaiatzen duenean soilik erabili ahal izango da, haren jabetzako ibilgailuetan edo beste edozein ibilgailutan ezindua garraiatzeko erabiltzen bada.
  2. Aparkaleku-txartela, jatorrizko dokumentua betiere, ibilgailuaren aurreko kristalean jarriko da, ibilgailuaren kanpoaldetik haren aurreko aldea irakurtzeko moduan, eta kontrolerako erakutsiko egingo da, eskumena duten udaltzainek hala eskatzen badute.

    Inolaz ere ezin izango dira aparkaleku-txartelen kopiak erabili.

    Aparkaleku-txartelen kopiak erabiltzeak ez du inolako balio ofizialik izango, eta horrenbestez, ulertuko da fotokopia horiek dituen ibilgailuak ez duela beharreko baimenik, eta beraz, indarrean dagoen legeriaren arabera jardungo da haren aurka.

  3. Horretarako egokituriko lekuetan aparkatzeko balio izango du, eta baita aparkatzea debekatua dagoen lekuetan ere behar duten denborarako, honako salbuespen hauekin:
    • Oinezkoentzako eremuak, nasak edo espaloiak eta oinezkoentzako igarobideetan.
    • Gelditzea debekatua dagoen lekuetan.
    • Igarobideak edo larrialdiko irtenbideak oztopatzen dituzten lekuetan.
    • Zirkulazio bideak murrizten dituzten esparruetan.

    Ordutegi mugatuko guneetan (TAO) autoa gehienez 4 ordutan utzi ahal izango da, ezer ordaindu beharrik gabe.

  4. Ez dute baliorik izango oinarrizko daturen bat irakurri ezindako txartelek.
  5. Elbarrientzako aparkaleku-plazak gorde egingo dira.

Edozein zalantza argitzeko, Udaleko 943 157192 telefono zenbakira deitu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide