Saihesbidearen proiektua zertan den galdetu dio Udalak Foru Aldundiari

Urola Kostako Hitza 2012ko ots. 9a, 11:14

Alkatearen arabera, jende askori eragiten dion proiektua da, eta hirigintza plana egiteko behar da informazioa

Horrez gainera, lur ez urbanizagarrian eraikita dauden etxebizitzak jabetza horizontalean banatzeko irizpidea onartu du udalak, aho batez. Larrin eta Larreko industria eremuen inguruko informazioa ere eman zuten udal ordezkariek ohiko udalbatzarrean.

Azpeitiko saihesbidearen et Garmendigaineko biribilgunearen kontuak zertan diren galdetu diote Azpeitiko Udaleko arduradunek Gipuzkoako Foru Aldundiari. Herenegun, asteartea, egindako udalbatzarrean Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak (Bildu) zera azaldu zuen: "Badirudi Azpeitiko saihesbidea egiteko azterketa eta Garmendigaineko biribilgunearen proiektua bertan behera gelditu direla". Egitasmo horien ingurua foru aldundiak dituen asmoak argitzeko eskatu du udalak. "Azken batean, jende askori eragiten diote bi egitasmoek, eta horien inguruan zer asmo dauden jakitea komeni da, hirigintza plana egiteko ere. Gainera, horrela saihesbidearen alternatiba izan litezkeen beste aukera batzuk aztertzen has gintezke".

Horrez gainera, garraioarekin lotutako beste hainbat eskaera egin dio udalak diputazioari. Besteak beste, autobus zerbitzu publikoa gehitzeko, eta herriko bidegorri sarea osatzeko eskatu diote.

Herrigunetik Loiolarako bidean Etxebeltz-Izarra auzoa eraiki da, eta errepidea igarotzeko oinezkoentzak bi pasabide (Esklabetan eta Loiolan bertan) besterik ez daudela azaldu dio udalak foru aldundiari. "Hainbat eskaera egin dugu. Aztertuko dituztela agindu digute, baina dirurik ez dagoela", azaldu du alkateak.

Lurraren arabera,etxeak

Horrez gainera, lur ez urbanizagarrianeraikita dauden etxebizitzakjabetza horizontalean banatzekoirizpidea onartu du udalak,aho batez. Baserri bat izan, eta harenlekuan etxebizitza bat edogehiago egin nahi duenak, etxebizitzabakoitzeko etxearen jabetzarilotutako 10.000 metro koadrokolur eremua izan beharko du.

Beraz, Azpeitiko Udalak erabakitakoaren arabera, etxe bat egiteko 10.000 metro koadroko lur eremua eduki beharko da hari lotutako jabetzan, eta bi egiteko, berriz, 20.000.

Larrin eta Larre eraikinen zain

Larrin eta Larreko industria eremuen inguruko informazioa ere eman zuten udal ordezkariek ohiko udalbatzarrean. Bi eremuak pabiloiak edota industria eraikinak egiteko zain daudela esan dute udal ordezkariek.

Larrineko industria eremuko urbanizazio proiektua aste honetan bertan onartu dute. Sprilur erakunde publikoari dagokio bertan pabilioiak egitea. "Gu ari gara erakunde publikoari Larrinen eraikitzeko eskatzen, baina haiek aurrena Azkoitiko Oñartxoko industria eremuko pabiloiak bete nahi dituzte", azaldu du alkateak.

Larreko eremua, berriz, pribatua da. Toki horretako urbanizazio proiektua aurkezteko dute hango ordezkariek.

EAJko Jesus Larrañaga zinegotziaren ustez, "industrialde bat edukitzeko garaia badu Azpeitiak, eta ahal den azkarren egin dezaten eragin behar da". Hamaikabateko Aitor Arangurenen arabera, ordea, horrelako kontuetan "epe luzerako ikuspegiarekin jokatu behar da, eta herri ikuspegiaren gainetik eskualdeko ikuspegia" jarri behar da. Arangurenen ustez, industria eremuen kontuan Azkoitiak eta Zestoak Azpeitiari aurrea hartu diotela onartu behar da.

Baratza programa aurrera

Erretiratuentzako baratza programarekin aurrera segitzea erabaki dute udaletxean, eta baratzak jartzeko beste lur batzuen aukerak aztertuko dituzte

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide