Euskal Herriko burdinbidea ikertuko du EHUk

Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 8a, 12:36

Asteleheneko bisitako irudi bat. (Trenaren Museoa)

Lankidetza hitzarmen bat lantzen ari dira EHU eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa: "Aintzinako, gaur egungo eta etorkizuneko gure burdinbidearen ikerketa sustatu nahi dugu".

Lankidetza hitzarmen bat lantzen ari dira EHU eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa: "Aintzinako, gaur egungo eta etorkizuneko gure burdinbidearen ikerketa sustatu nahi dugu". Hala adierazi du Santiago Sanchez Beitiak. EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko kidea da Sanchez; hain zuzen ere, Eraikitako ondarearen zaharberritzea eta kudeaketa osoaren masterra izeneko masterreko zuzendaria da.

Azpeitian kokatuta dagoen Fundazioko zuzendari Maitane Ostolazak ere egin ditu adierazpenak lankidetzari buruz: "Bide berria eraikitzen ari gara eta emaitza oparoak jasotzea espero dugu", esan du. Hitzarmenari esker, Euskal Herriko burdinbidearen ondarearen "ezagutza zabaldu" egingo dela adierazi dute museotik. Horretaz gain, "ikerketa gai" bihurtuko dira "museoko ondasunen mantenua eta hauen balioa" masterreko zein doktoretzako ikasleentzat.

Ikasleen bisita

Burdinbidea, beraz, master horretako aurreko urteetako ikerketa gaiei gehituko zaie: baserriei, itsasargiei eta portuei, hain zuzen ere. Burdinbidea ikertzeko eta "ikerketa eta ikasketa egokia sustatzeko" Euskal Tenbide Sareak (ETS) programa horren eskura jarriko ditu euskal burdinbide historikoa osatzen duten ondare higiezinen "zati handi bat".

Aste honetan bertan izan dira Azpeitian EHUko Arkitekturako hainbat ikasle eta irakasle; 50 lagun inguru guztira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide