Dos Tomates y dos destinos (laburmetraia)
Ekoizpena: Gaztela-Mantxako Mugarik Gabeko Albaitariak.
Zuzendaria:Anibal Gomez eta David Rodriguez..
Urtea: 2012.
Iraupena: 9 min.
Historia honetan, agronegozioa eta elikaduraren burujabetza izango dira hizpide nagusiak. %12ko sufre nitrofosfatoa edo simaurra, uniformetasuna edo aniztasuna, distantzia luzeak edo tokian tokiko kontsu- moa, ekoizpen industriala edo nekazarien ekoizpena, ketchupa edo Mantxako pistoa. K-44k eta Mauriciok txat bidez ezagutu dute elkar, eta aurrez aurre ezagutzeko geratu dira. Ez dakite gehiegi elkarri buruz, baina horretarako aukera izango dute hitzorduan. Hasiera batean, badirudi K-44 erakargarriagoa dela, bai- na Mauriciok ere badu zerbait, eta K-44 erotu egingo da. Mauriciok, ordea, argi eta garbi dauka zer nahi duen eta zer ez.
No te comas el sur, Ez ezazu hegoa jan (dokumentala)
Ekoizpena: Jonathan Ameneo. Irudi-Men.
Zuzendaria:Karlos Trijueque..
Urtea: 2011.
Iraupena: 28 min.
Mundu globalizatu honetan elikagaien ekoizpena eta banaketa multinazionalen menpean dago, tokian tokiko ekoizpenak arazo asko (irautea, esate baterako) duelarik. Euskal Herrian hainbat proiektu dugu egoera horri aurre egiteko: ekoizleak kontsumitzaileekin harreman zuzenetan ipintzea, hiltegien papera birplanteatzea, ekoizpen agroekologikoa, eta elikadura ikastetxeetan besteak beste.
Defensoras de la tierra. Emakumeak lurraren defentsan (dokumentala)
Zuzendaria:Unai Aranzadi. Mundubat.
Urtea: 2012.
Iraupena: 35 min.
Zenbait herrialdetan zehar egindako bidaiari esker, elikaduraren burujabetza, ingurumena eta lurraldea de- fendatzeko esperientziak ezagutu ahal izango ditugu. Nikaragua, Bolivia, Kolonbia eta Euskadiko emaku- meek beste elikadura-eredu bat ezarri nahi dute, eta eredu iraunkorpean nekazariak izateko eskubidea dutela aldarrikatzen dute. Nikaraguako bananen arloan lan egiten duten emakumeek, Boliviako afrooinor- dekoek eta indigenek, Kolonbiako bakearen aldeko eta lur-metaketaren aurkako emakumeek eta Euskal Herrian ekoizpenerako zein kontsumorako beste eredu bat ezarri nahi duten baserritarrek euren ekarpena egin nahi dute elikaduraren burujabetzaren eraketan.
Gure lurra, gure etorkizuna (dokumentala)
Ekoizpena: Komunikatuz.
Egilea:Bizilur. EHNE Bizkaia.
Urtea: 2012.
Iraupena: 60 min.
Gaur egungo elikatzeko modelo golbalizatuaren ondorioz, elikatzea ez da eskubide bat eta produktuak merkantzia bihurtu dira. Paradoxa da, baina gosez dauden munduko mila milioi pertsonen 3/4ak nekazariak dira, gehienbat emakumeak. Horri aurre egiteko nekazari mugimendu askok elikaduraren soberania aldarrikatzen dute eta nekazaritza sostengarriaren aldeko jarrera. Dokumental honek munduko biztanleari jaten emateko gai diren gizon-emakume eta haur langile horiei ahotsa ematen die.