Aierbe: "Literaturak errealitatea ulertzen laguntzen du; zergatik ez euskal gatazka?"

Mikel Aierbe. (El Pais)

Gatazkari buruzko ipuinen antologia bat apailatu du Mikel Aierbek (Azpeitia, 1980): 'Short Fiction on Basque Conflict'. El Pais-ek elkarrizketa egin dio. Lana azaroan aurkeztu zuen, eta Mexikon ibili da, Etxepare Euskal Institutuarekin.

El Pais-eko gaurko elkarrizketan Mikel Aierbek esandako batzuk:

- "Literaturak errealitatea ulertzen laguntzen du; zergatik ez euskal gatazka?". 

- "Saizarbitoriak aipatzen du gogoratzeko ahazten jakin behar dela".

- "[Lana egiteko] Kronologikoki 2000-2010 artean argitaratutakoa jarri nuen muga gisa".

- "Harkaitz Canok esaten duen bezala, gure etxean bizi den tigrea da gatazka, eta dena jaten duen munstroa da".

Aierberen Our Wars. Short Fiction on Basque Conflict (Gure gerrak. Fikzio laburra euskal gatazkan) bildumak 36ko gerrari eta Euskal Herriko egungo gatazkari buruzko narrazio laburrak jasotzen ditu, ingelesera itzulita. Aierbek berak hautatu ditu, eta haren hitzaurre bat du. Bernardo Atxaga, Inazio Mujika Iraola, Ramon Saizarbitoria eta Iban Zalduaren narrazio bana dago 36ko gerrari eskainitako atalean; Euskal Herriko egungo gatazka politikoari buruzko atalerako, berriz, Jokin Muñoz, Eider Rodriguez, Xabier Montoia, Arantxa Iturbe, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Ur Apalategi, Aingeru Epaltza eta Joseba Gabilondoren ipuin bana aukeratu du Aierbek.

Haren lana ere badago egun hauetan Durangoko Azokan. Azpeitiarren produktuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide