Arrakastatsua izan zen Joan Vaello hezitzailearen hitzaldia

Uztarria.eus 2013ko urt. 17a, 11:31

Jende ugari izan zen Vaelloren hitzaldian, Sanagustin kulturgunean. (Urola ikastola)

Jende ugari bertaratu zen Sanagustin kulturgunera. Hitzaldiaren izenburua Nola eman klasea nahi ez dutenei izenburupean eman zuen Vaellok, eta besteak beste, derrigorrezko hezkuntzan, ikasleek izaten dituzten motibazio arazoez eta seme-alaben eta gurasoen arteko erlazioez jardun zuen.

Urola ikastolak antolatuta, Joan Vaello Ors Alacanteko hezitzaile eta idazleak atzo, asteazkena, hitzaldia eskaini zuen Sanagustin kulturgunean. 160 lagun baino gehiago bertaratu ziren, deialdi irekiari erantzunez.

Hitzaldiaren izenburua Nola eman klasea nahi ez dutenei (Cómo dar clase a los que no quieren) izan zen, eta derrigorrezko hezkuntzan (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, DBHn) ikasleek izaten dituzten motibazio arazoez, guraso eta seme-alaben arteko erlazioez jardun zuen, besteak beste.

Honakoak izan ziren bertan aipaturiko ildo estrategiko esanguratsuak:

  • Jakin egin behar dugu seme-alabei ezetz esaten. Ezin dute dena doan lortu, irabazi egin behar dute.
  • Seme-alabei, ikasleei, esfortzuaren kultura erakutsi behar diegu: bizitzan gauzak/onurak landuz lortzen dira.
  • Gatazkak sortzean, denok gara konponbidearen parte. Konponbideak sinplea eta ulergarria izan behar du, zentzuzkoa.
  • Ikasketen nahiz bizitzaren gora beherak jasan eta gainditzeko ezinbestekoak dira elkar laguntza eta erresilientzia (bizitzako zailtasunak eta ezbeharrak jasateko ahalmena).
  • Aholku estrategi gisa, Bost bokalen test-a. Ikasteko orduan behar dira: Atentzioa, Enpatia, Interesa, Ordena, Utilitatea.  
  • Azken finean, helburua ez da ikasle onak lortzea, pertsona onak osatzea baizik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide