Plan Orokorra izeneko dokumentuan Azpeitiko garapena diseinatzen da 2020-2025 mugaraino. Beraz, Udalak duen estrategia-tresna garrantzitsuenetako bat da.
2012ko uztailaren 5eko Udalbatzan, Azpeitiko Hiri-Antolamendurako Plan Orokorrari hasierako onarpena eman zitzaion (Hamaikabateko zinegotziak ezin izan zuen bertan egon).
Hamaikabatek hainbat alegazio aurkeztu zituen Udalak kontuan har zitzan behin-behineko onarpenaren fasean. 2013-02-26ko udalbatzan onartutako txosten teknikoak alegazio guztiak atzera botatzen ditu. Hauexek dira:
Euskara
Hamaikabatek zion hasierako onarpeneko dokumentazio guztia gaztelaniaz zegoela. Orain ere behin-behineko onarpenerako txostena gaztelaniaz dago eta udal arkitektoaren txostena ere bai. Euskararekin gaude edo ez gaude?
Herritarren parte-hartzea
Hamaikabatek galdetzen zuen zergatik ez ziren herritarrak kontsultatu? Etorkizunerako hain garrantzitsua den dokumentu batean zergatik ez zen planteatzen parte-hartze prozesu bat? Jakina, formalki prozedimendua ongi eman da. Nola ez ba! Aurrekontuen onarpenean egiten den bezala, adibidez, baina aurrekontuetan egiten den esfortzua Denon Artean-ekin, zergatik ez da egiten Plan Orokorrarekin? Gutxi batzuk zergatik erabaki behar dute Azpeitiko etorkizuna?
Etxebizitza kopurua
- Plan orokorrak 1.300-1.400 etxebizitza planteatzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek (hasierako onarpena duen dokumentu berria), euskal udalerrien etxebizitzen oferta kuantifikatzen du 2010-2017 epealdirako, Azpeitirako gutxieneko ahalmena 904 etxebizitza izanik eta gehinez 1.292.
- 1995-2009 artean (15 urte), hazkunde ekonomiko eta ladrilloaren garaian, Azpeitian 1.200 etxebizitza eraiki baziren, zergatik orain krisi ekonomiko eta sozial sakon honetan Plan Orokorrak 1.300-1.400 planteatzen ditu? Zergatik orain, etxebizitzak saldu ezinik eta hazkunde demografikorik ez dagoenean?
- Bilduk ez du nahi izan etxebizitza eskariaren azterketa egitea.
Frantziskanak
- Herri erdian Azpeitiko Udala lurren jabe da, Frantziskanetan. Hamaikabatek area hau lur urbanizagarri izendatzea eskatu zuen baina erantzuna ezetza izan da. Udalak bere jabetzako lurretan zergatik ez zuen nahi eragitea galdetzen zuen Hamaikabatek.
- Behin-behineko onarpenerako txostenak dio, Amue eremua (Amue zubitik hasi eta Zelai Luzeraino eta Ibaiederretik saihesbideraino) bere osotasunean aztertu behar dela. Hamaikabat ados dago, baina zergatik ez zaio oraindik minutu bat ere eskaini eremu honen eztabaidari eta hausnarketari? Zergatik? Zergatik ez hasi gaurtik lanean Azpeitiaren etorkizunerako hain estrategikoa den eremu honen gainean.
Eraikin honekiko Plan Orokorrak planteamendu bat egitea eskatzen genuen. Arazo estrukturalak eta sanidadekoak dituen eraikin zahar hau herriko enparantza nagusian daukagu. Hainbat hirigintzako batzordetan Hamaikabatek azterketa eta planteamentu konkretu bat egitea eskatu du ere. Txosten teknikoak Amue eremuarekin batera aztertu behar dela esan du.
Saihesbidea
Plan Orokorrak saihesbidea Oñatz aldetik planteatzen du. Azpeitia, bere tamainako udalerrien artean bakarra izango da saihesbiderik ez daukana eta pixkatean izango ez duena. Trafiko guztia herri erditik pasatzen da. Bitartean, Hamaikabatek lotura berri bat planteatzen du Loiolan eta Loiola eta Garmendigain arteko bidea erabiltzea. Ez dago erantzunik.
Industria lurrak
Plan Orokorrak Larringo area planteatzen du Industriarentzako lur berri bezala, jakinik denbora luzez ez dela egingo. Bitartean, Landetako industri gunea degradatzen, itzaltzen eta indargabetzen, pabiloi zaharrekin eta hutsekin. Hamaikabatek eremu honetan berehala eragiteko plan bat eskatzen du eta birsortzeko eremu izendatzea.
Esklabak-Iturzulo
- Esklabak atzean eta Iturzulon zazpi plantako eraikinak planteatzen dira. Hau, eremu urbano eta eremu nekazal-naturalaren arteko trantsizioan eta hiru plantako etxeen jarraian planteatzen da. Hamaikabatek honetaz hausnartzea eskatzen zuen. Plan orokorrak zazpi pisuak mantentzen jarraitzen du.
- Adibidez, zergatik ez dira zazpi plantako etxeak planteatzen perretxiko-oktogono arean?
Ikasberri eta Esklabak arteko eremua ekipamenduetarako (kirolak, sozialak...) kalifikatzea eskatu zuen Hamaikabatek. Bildu ados dago planteamendu honekin. Baina behin-behineko onarpenerako txosten teknikoak ez du erabakirik hartzen honetaz.
Hamaikabatek Plan Orokorraren gainean egiten dituen galderak eta hausnarketak beti errespetuz eta modu konstruktiboan egiten ditu eta lanean jarraituko du Plan Orokor hau hobeagoa izateko.
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Beste garai batzuk eta erregimen chavistak gogora ekarriz, atzo Alkateak gogora ekarri zuen azken hauteskundeetan Bilduk eta Hamaikabatek bozketan jaso zuten babesa, esanez "herriak" Bilduren planteamendu urbanistikoa onartu zuela, bide batez Hamaikabatek jasotako babesa gutxietsiz. Hamaikabat bozkatu zutenei errespetua eskatzen diogu Alkateari. Gogorarazi ere Alkate jaunari ez dela Bilduko alkatea, baizik eta azpeitiar guztion alkatea eta Hamaikabateko zinegotzi hau harro dagoela bozkatu zutenei ordezkatzen eta Azpeitia hobeago baterako lan egiten.