Pau Fernandez: "Ekonomia soziala oinarri duten proiektuak finantzatzea da helburua"

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 11a, 12:11

Pau Fernandez Coop57-ko kidea da. (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak deituta, kapitalismoaren alternatiba ekonomikoen inguruko hitzaldi-eztabaida izango da ostegunean, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. Bertan, Coop57 ekimenaren berri emango du Pau Fernandezek (Bartzelona, 1979), Liher Gonzalezekin batera. "Coop57 kapitalismoari alternatiba baita", dio Fernandezek. Urola Kostako Hitza-k elkarrizketa egin dio Pau Fernandezi.

Coop57 ekimenaz hitz egitera etorriko zara Azpeitira. Zer da Coop57?

Zerbitzu finantzarioen kooperatiba solidarioa da. 1995ean sortu zen, Bruguera argitaletxeko langileen lan gatazkaren ondorioz. Enpresak ordainketak eten zituen, eta langileek borroka hasi zuten, bulegoak eta errotatiba okupatuz. Baina Guardia Zibilak kanporatu egin zituen, eta prozesua epaitegien esku gelditu zen. Hamar urtera langileen aldeko epaia eman zuten, enpresa azken hamar urteotako soldatak ordaintzera behartuz. Ordurako itxitako argitaletxea Planetak erosita zuen. Kaleratutako 57 langileek kalte-ordaina jaso zuten. Diru horrekin hainbat ekimen eraman zuten aurrera. Besteak beste, langabezian gelditu ziren langile haiek lana izateko kooperatibak sortzera bideratu zuten. Behin kooperatibak martxan jarrita, jasotako kreditua itzultzen hasi ziren, eta kreditua gero beste kooperatiba batzuei mailegua emateko erabili zen. Ekonomia sozialerako eta kooperatibetara bideratu zen. Azken batean,
Coop 57ren xedea ekonomia sozialean eta kooperatiboan ari diren proiektuak finantzatzea da.

Finantzatzen diren proiektuek edo elkarteek zer ezaugarri eduki behar dituzte?
Batik bat, finantzatzen diren kooperatibek oinarrizko hiru ezaugarri bete behar dituzte: entitateen kudeaketa demokratikoa izatea; hau da, erabakiak demokratikoki hartzea, asanblada bidez batik bat; irabaziak modu ekitatiboan banatzea; eta, ingurumenarekiko errespetua izatea.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide