Juan Mari Arruabarrena, basamortuko sustraiekin bat eginda

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 12a, 14:55

Arruabarrena, menhir bati eutsita. (Arruabarrenak utzita)

Zazpigarren aldiz izan da Juan Mari Arruabarrena Azpeitiko bizilaguna Saharako basamortuan, hango inberntario osatzeko aztarna arkeologikoak ikertzen; orain arte ikusi gabeko margolanak aurkitu dituzte aurten. Urola Kostako Hitza-k erreportajea egin dio Arruabarrenari.

Ogibidez ez da arkeologoa Juan Mari Arruabarrena (Azkoitia, 1958) Azpeitiko bizilagun eta Azkoitiko Munibe Arkeologia Taldeko kidea, baina maite du mundu hori. Afizioak eraman du bizitzaren zati handi bat kultur ondarea ikertzeari eskaintzera, gizakiak gizaldiz-gizaldi utzi dituen arrastoak berreskuratzeak eragiten dion pozak bultzatuta. "Batzuentzat tontakeria eta denbora galtzea izan daiteke lurra mugitzen aritzea, zer edo zer aurkituko dugun esperantzan. Baina zerbait ateratzen dugunean, gozamen hutsa izaten da", aitortu du. Ia berrogei urte darama Azkoitiko arkeologia taldearekin lanean, eta Euskal Herriko lurrak ez ezik, Saharakoak ere ondo asko ezagutzen ditu. Duela zazpi urtetik hango etnografia, arkeologia eta toponimia aztertzen dihardu Arruabarrenak, beste bi lagunekin batera. Urtero hilabete oso bat pasatzen dute han, eta aurten ere ez dute hutsik egin, horretarako zorian egon badira ere. "Urtarrilaren 28an ginen joatekoak, baina hiru egun lehenago jakinarazi ziguten ez genuela joaterik izango, Maliko gerraren ondorioz Aljeriak ez zigulako uzten Tindufeko kanpamenduetara joaten. Uste genuen aurten ez ginela joango, baina berriro deitu gintuzten, eta martxoan joan ginen azkenean".

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide