Energia Erangikortasunaren informazio bulegoa sortu du Udalak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 15a, 13:05

Ezkerretik eskubira, Izaskun Zeziaga Ingurumen teknikaria, Eneko Etxeberria alkatea eta Eihari Alberdi Energia Eraginkortasunaren informazio bulegoko arduraduna.

Energiaren Eraginkortasunaren informazio bulegoa Ingurugiro Etxeak 2012an egindako Energiak Urola Erdiko familiengan duen inpaktu ekonomikoa proiektuaren emaitzen ondorioz jarri dute abian. Bulegoan etxeko energiaren inguruko informazioa eskainiko dute.

Azpeitiko Udalak Energia Eraginkortasunaren informazio bulegoa sortu du, "krisi ekonomikoa egoera latzak sortzen ari delako eta energia aurrezteko". Eneko Etxeberria alkateak azaldu duenez "bi arrazoi nagusi" dituzte buelgoa sortzeko: "Kriri ekonomikoa egoera latzak sortzen ari da Azpeitiko etxeetan, eta herritar askok arazoak dituzte fakturak ordaintzeko. Bestalde, energia aurreztea nahi dugu. Munduak baliabideak baditu, baina amaitu egiten dira eta baliabide horiek ondo kudeatzean dago gakoa".

Energiaren Eraginkortasunaren informazio bulegoa Ingurugiro Etxeak 2012an egindako Energiak Urola Erdiko familiengan duen inpaktu ekonomikoa proiektuaren emaitzen ondorioz jarri dute abian. Azterketa horren arabera, energia-eraginkortasuna hobetu ahal izateko ezagutza sustatzeak onurak ekar ditzake, baina agerian gelditu zen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarrera biztanleen errenta mailak eta ezagutzak baldintzatzen dituela. Gainera, gutxieneko kontzientzia maila duten pertsonak prest daude eraginkortasuna hobetzeko, eta "horrek erakusten du ezagutza eta, ondorioz, hezkuntza ezibesteko direla eraginkortasuna lortzeko", azaldu du Etxeberriak.

"Egoera horren aurrean, energiaren erabilera arrazionala sustatu nahi da herriko etxeetan, eta bereziki etxeko sektorearekin lotutako kolektiboetan. Gaur egun, krisi energetikoa ari gara jasaten, eta azken urteetako ibertsio faltak areagotu egin du. Krisiarekin bukatu ahal izateko esfortzua egin behar dugu, eta energiaren erabilera optimizatu. Gainera, pobrezia energetikoa ere badago. Diru-sarreren %10 edo gehiago energia ordaintzeko erabiltzen dute familiek, eta halako kasuetan dauden familiak pobrezia-energetikoan aurkitzen dira. Horrenbestez, Urola Erdiko familien %10 pobrezia-energetikoan dago, eta informazio falta dagoela kontuan hartuz sortu da bulegoa", azaldu du Izaskun Zeziaga Ingurumen teknikariak.

Energia Eraginkortasunaren informazio bulegoko arduraduna Eihari Alberdi izango da eta, besteak beste, honakoen gaineko informazioa eskainiko dute bertan:

  • Etiketa energetikoak
  • Diru-laguntzak
  • Gas eta elektrizitate fakturen interpretazioa
  • Araudiak
  • Agiztapen eta berogailu sistemak
  • Isolamenduak
  • Mantetzea

Zalantzak eta galderak dituzten herritarrek udaletxeko Hirigintza sailera joan (bertan dago Energia Eraginkortasunaren informazio buelgoa) edo 943 08 09 09 telefono zenbakira deitu beharko dute. 08:00etatik 13:00etara egongo da zabalik bulegoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide