Internetez erosketak egiteko jarraibideak eman ditu kontsumitzaileen bulegoak

Uztarria.eus 2013ko urr. 16a, 18:53

Aholku sorta plazaratu du Azpeitiko KIUBak, "gaur egun oso arrunta" delako "erosketaren bat edo beste sistema hau erabiliz egitea".

Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) Internet bidez erosketak egiterakoan kontuan hartzeko jarraibideak eman ditu. Aholku sorta plazaratu dute, "gaur egun oso arrunta" delako "erosketaren bat edo beste sistema hau erabiliz egitea".

Zazpi puntutan banatuta eman ditu jarraibideak KIUBak:

  • On line dendatik erostea pentsatzen dugun produktoari buruz erabiltzaileek emandako balorazioak eta iritziak begiratu erosketa egin aurretik.

  • Webgunea segurua dela konprobatu. Helbide elektronikoaren URL-a https://-rekin hasi beharko da; izan ere, azkeneko s horrek zerbitzaria segurua dela esan nahi du. Era berean, giltzarrapo itxi bat agertu beharko da pantailaren behean, eskuin aldean.

  • Dendak bere datu ofizialak eskura izan behar ditu webean, hala nola, izena, IFZ, helbidea, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

  • Produktuaren fitxa teknikoa edo ezaugarriak adierazi beharko dizkigute, baita prezioa zergak barne dituela ere, eta bidalketa gastuak edo erosketari lotutako beste gastuak.

  • Jakin nola eta noiz jasoko dugun erositako produktua, baita ordaintzeko erak ere.

  • Uko egiteko eskubidea dugun (saltzaileak Espanian edo Europako Batasunean badu bere helbidea 7 eguneko epea dugu erosketa jasotzen dugunetik berau bueltatzeko, edozein delarik arrazoia) edo, alderantziz, produktua edo zerbitzu mota dela-eta ez dagokigun eskubide hau jakin, erosketa egin aurretik.

  • Europako Batasuneko aduanen araudiaren arabera, kide ez diren herrialdeek EBra esportatzen dituzten zergen muga politikak dio 22  eurotik gorako balioa duen produktuak aduana aitorpena egitera derrigortuta daudela; beraz, aduanaren balioa zehazteko inportatutako produktuaren prezioari garraio eta aseguru gastuak gehituko zaizkio. Hau dela eta, oso garrantzitsua da erosten dugun produktu hori nondik etorriko den jakitea, gastu gehigarriengatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide