Depedro: "Abestiak nireak izatetik pixkanaka publikoarenak izatera pasatu dira"

Urola Kostako Hitza 2014ko ots. 11a, 11:27

Jairo Zabala 'Depedro'.

Jairo Zabalaren izengoiti artistikoa da Depedro, eta igandean Sanagustineko taula gainera igoko da, bere azken lana aurkeztera. Urola Kostako Hitza-k elkarrizketa egin dio.

"22 urte daramatzat biran, geratu gabe". Erraz esaten badu ere, Jairo Zabala (Madril, 1973) musikariak jakin badaki mordoxka bat badela. Vacazul taldean aurrena, Amparanoiarekin ondoren, eta gaur egun Depedro bezala. Argi utzi du Realeko futbolari ohiarekin zerikusirik ez duela, abizen euskalduna badu ere. Hala ere, gustura etortzen da Euskal Herrira, eta igandean Azpeitian Sanagustin kulturgunean ariko da, La increible historia de un hombre bueno lana zuzenean aurkezten. Saioa 19:00etan hasiko da, Joseba Irazokiren emanaldiarekin. Urola Kostako Hitza-k Depedrorekin hitz egin du.

La increible historia de un hombre bueno
 zure erretratua al da?

Inolaz ere ez. Izenburu literario bat da, eta bertan heroi anonimoei egiten diet erreferentzia. Ehundura soziala eusten duten pertsona horiez ari naiz. Komuninate sentimendua oso presente dute, eta uste baino gehiago dira. Gainera, egun bizi ditugun garai latz hauetan areagotuz doaz. Nahikoa da begira jarri eta hor daudela konturatzea.

Antiheroiei eskainitako diskoa dirudi. Horrela al da?

Alderantziz, heroiei eskainitakoa da. Niretzako heroi bat ez da kapa bat soinean duen pertsona, hil bukaera iristen ahalegintzen den familia bat baizik.

Depedroren proposamen musikalak denetariko doinu, estilo eta joerak jasotzen ditu. Baina, agian, disko honetan nabarmenagoa da hori.

Ikusmin handiko musikaria naiz, beti ikasteko prest, eta kolore horiek guztiak nire sormenetan barneratu nahi izaten ditut ondoren. Dena dela, doinu berri horiek nirea gaindi edo estali ez dezaten ahalegintzen naiz. Abesti bat gustatu arren, gitarrarekin edo pianoarekin ezin badut defendatu, ez dut diskoan barneratzen. Xehetasun ugari eman diezaioket abestiari, baina betiere nire esentzia ezkutatu gabe.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide