Urola(b) taldearen martxoko ekimena, ostiralean Gaztetxean

Urolab laborategia 2014ko mar. 25a, 10:54

'Pintxo ta mintzo' ekimenaren kartela.

Ostiralean, hilak 28, ekintzaile ezberdinen kasuak ezagutzeaz gain, gai horren inguruko hainbat alor landuko dira. Besteak beste, ekintzailetasunak bailaran duen egoera, ekintzailetasunak lanpostuen sorreran duen eragina, ekintzailetasunaren kultura bultzatzea eta abar.

Urolab taldeak (Urolan ekintzailetasunaren kultura bultzatu nahi duen talde irekia) eta Azpeitiko Gaztetxeak, elkarlanean, ekitaldi berri bat prestatu dute martxoak 28rako. Ekimen hori, Urolab taldeak urtarrilean abian jarri zuen '12 hilabete, 12 ekintza' helburuaren baitan kokatzen da, eta ekintzailetasuna sustatzen jarraitzeko asmoa du.

Martxoko azken ostiralean, ekintzailetasunaren inguruan eztabaidatzeko mahai inguru bat izango da Azpeitiko Gaztetxean. Bertan, ekintzaile ezberdinen kasuak ezagutzeaz gain, gai horren inguruko hainbat alor landuko dira. Besteak beste, ekintzailetasunak bailaran duen egoera, ekintzailetasunak lanpostuen sorreran duen eragina, ekintzailetasunaren kultura bultzatzea eta abar.

Bestalde, mahai ingurua girotzen laguntzeko, parte hartzaileek jan-edanean aritzeko aukera izango dute. Horretarako, aurrez, 3 euro ordaindu beharko dira.

'Pintxo ta Mintzo' izendatu dugun ekitaldi hau ostiralean ospatuko da Azpeitiko Gaztetxean, 19:30etik aurrera.

Ekitaldian parte hartu ahal izateko, izena eman urolabtaldea@gmail.com emailaren bidez edota Gaztetxean bertan. Ekitaldiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.urolab.eus webgunean.

Bide batez, hemen dituzue ikusgai '12 hilabete, 12 ekintza' lelopean, orain arte Urola[B] taldeak egin dituen ekintza ezberdinak:

U-31: https://www.youtube.com/watch?v=rwdopLPv4Ls

O-28: https://www.youtube.com/watch?v=4IExmfVq2pU

Besterik gabe, ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide