Pasatutako jaiak gogoratzerakoan, eta bereziki sokamuturra gogoratzerakoan, gehienon ahotan Illarramendi futbolari ezagunaren agerraldia egon da, kirol munduko komunikabideetan duen arrakastagatik.
Ziurrenik askoz herritar gutxiagok jakingo zuen, astearteko sokamuturrean Illarramendik eta beste askok ondo pasatu zuten jai eta kale berberetan, zezenetako batek istripua izan, hanka bat hautsi eta erretiratu egin behar izan zutela. Gutxiagok jakingo dute zezen horren etorkizuna motza bezain iluna bihurtu zela, laster tiroz jo eta bertan akabatuko zutela, bere nagusiak hazi zuen horretarako ez zuelako gehiago balio erabakita.
Batzuei ez zaigu zaila egiten pentsatzea zezen hura gai zela bere jatorrizko zelaietara itzultzeko gogoa sentitzeko, beste inongo jaietatik bueltan ala gertatu zitzaiola gogoan izanda. Zergatik ez zuen ala izan behar, larreak bere bizileku natural izanda? Eta, zergatik izan behar zuen beste modu batera?
Gizakiok gure eboluzio historian zehar, noizbait "erabaki genuen" natura osoko beste guztiaren gainetik geundela, eta oraindik horretan jarraitzen dugu, gure nahietara (ez beharretara, sikiera) jokatuz... Harroputzak geu. Ez ote da iritsi pentsamolde oldarkor hau zalantzan jarri eta aldatzeko garaia?
Gizonen lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea, naturarekin bat izan eta...