Izen-abizenak euskalduntzerakoan, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak ezarritako arauak jarraitu behar dira, haiek onartutako grafiak baitira ofizialak. Zuen pertsona-izenak edo abizenak euskaraz nola idatzi behar diren kontsultatu nahi baduzue, horretarako aukera duzue Interneten:
- Abizenari buruzko zalantza izanez gero, egin klik hemen, eta idatzi zure deitura. Ondoren, 'Idazkera akademikoa' jartzen duen lekuan agertuko da nola idatzi behar den abizena euskaraz.
- Pertsona-izenaren kontsulta egin nahi baduzu, berriz, hemen begiratu behar duzu; izena sartu ostean, ‘Euskara’ zutabearen azpian begiratu behar duzu nola idazten den pertsona-izena, modu ofizialean.
Horrekin zera esan nahi dugu: adibidez, Mugika abizena euskaratzerakoan, Muxika idatzi behar dela onartu du Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak. Norbaitek 'g' hizkia 'j' hizkiagatik aldatu nahi badu, ezin diogu bermatu epaileak aldaketa onartuko duenik. Aldaketa-prozesua automatikoa da Euskaltzaindiaren irizpideak jarraituz gero, baina horiek ez baditugu jarraitzen (Mugika eta Mujikaren kasuan bezala) epailearen esku geldituko da aldaketa onartu edo ez. Hala ere, edozer zalantza izanez gero, beharrezko baliabide guztiak postuan izango ditugu, eta lagunduko dizuegu zuen arazoei irtenbidea aurkitzen.
Bestalde, Uemaren webgunean dituzue abizenak euskalduntzeko prozesuari buruz sortu izan diren zenbait galdera, eta haien erantzunak. Atari horretan agertzen ez den zalantzaren bat izanez gero, idatzi natul.euskeraz@gmail.com helbidera.
Bihar, asteartea, udaletxe azpian egongo gara eguraldi ona eginez gero, 17:00etatik 20:00etara. Ostegunean ere eskainiko dugu zerbitzua, ordutegi berarekin.
Gogoratu, honako dokumentazioa eraman behar duzue postura:
- Nortasun agiria
- Familia liburua