Baina asmo hori gauzatu baino lehen, lokalaren jabea aldatu egiten dela, eta jabe berriak, lokalak merkataritzan jarduteko baimenari eusten diola jakinda, lehen jarri nahi zen fruta-dendaren ordez, diskoteka bat jartzea erabakitzen duela. Etxepeko jabekideek ezezko borobila ematen diote, eta eskatzen diote Udalari jarduera berria egiteko lizentzia eska diezaiola.
Jabeak, berriz, ondo baino hobeto dakienez Udaleko kideek ezezko borobila emango diotela, esaten du ez dagoela hori egin beharrik, lokalak merkataritza-jarduerak egiteko baimena izaten jarraitzen duelako, eta egin duen bakarra jarduera mota aldatzea izan dela, fruta-denda izatetik diskoteka izatera, eta azken hau ere merkataritza-jarduera bat denez, ez duela inolako aparteko baimenik behar edota legezko aldaketarik egin behar. Gainera, esaten du diskoteka irekitzea etxepeko kideekin hitz eginez egin nahi duela, eta haiek egin nahi dizkioten ekarpenak jasota, baina aitortu gabe, esaten diotena esan, berak diskoteka ireki egingo duela, erabaki hori hartua duelako, lokalaren erabileraren aldaketa kontuan izanik Udalaren baimenik ez izan arren.
Ba horixe da Bilduk egin duena hondakinen kudeaketaren gaiarekin. Badago Batzar Nagusiek onartutako plangintza bat, indarrean dagoena, kudeaketa sistema osoa zehatz-mehatz agertzen duena. Bilduk plangintza berri bat aurkeztu du, baina esaten du indarrean dagoen plangintzaren garapena besterik ez dela, eta beraz, ez duela Batzar Nagusien onarpenik behar. Ez du esaten beharrezko duen gehiengorik ez duenez, ez duela onarpeneko bozketara aurkeztu nahi. Diskoteka bihurtutako fruta-dendaren kasuan bezalaxe. Eta orain kaos ikaragarria dugu aurrean, hondakinak biltzeko –ez tratamendurako– sistema desberdinekin, atez ateko sistema jarri den udalerrietan dagoen egonezin orokorrarekin, eta Osinbeltz aldean zabortegi berri bat jarriko den iragarkiarekin.