Gaztaina

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2015ko urt. 30a, 10:30

Gaztaina udazken eta neguko elikagaia da. Gurean, garai batean, ugariagoa zen, eta horregatik, egun ere zaletasun handia du gure artean.

Karbohidrato konplexuetan aberatsa da fruitu lehor hau eta diabetesa duten pertsonek hau kontutan izan behar dute. Almidoi asko du eta gantz gutxi.

Potasioan oso aberatsa eta sodio gutxi duenez, oso aproposa da tentsioa jaistea komeni zaien pertsonentzat. Janari oso elikagarria da. Egokia beherakoa eta gastroenteritisekin gaudenean, dituen taninoei esker efektu lehorgarria dutelako.

Kontu izatea komeni da oso erreak dauden gaztainekin(beltz guneak), substantzia mutagenoak sortu daitezkeelako erretzerakoan. Gehiegi ez kiskaltzea eta beltz arrastoak baztertzea komeni da. Gaztainak erosterakoan kontutan izan azalaren egoera; disdiratsua izan beharko luke ona izateko. Etxean kontserbatzeko, leku fresko eta lehorrean edukitzea komeni dira. Izozkailuan oso ondo mantentzen dira bai gordinik, baita erreta ere sei bat hilabetean.

Gaztainak danbolinean erreta edo egosita jatea Euskal Herrian jaia ospatzeko ohitura izan da. Hator hator lagun etxera gaztaina ximelak jatera!

Urtarrileko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide