Artezkaritza kontseilu berria aukeratu eta 2015eko kudeaketa plana onartu ditu Sanagustin kooperatibak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko api. 22a, 18:47

Zortzi laguneko Artezkaritza Kontseilua aukeratu zuen Sanagustineko kooperatibak joan zen larunbatean egindako ohiko batzarrean, aho batez. Kultur Mahairekin batera, herriko kulturgintzaren norabidea markatzea izango du egiteko nagusia kontseilu horrek, eta nola ez, kooperatibako arlo ekonomikoari jarraipena egitea. Azpeitiko Kultur Mahaiak sortutako kooperatiba da Sanagustin Kooperatiba; hainbat ekimenetarako beharrezkoa den enpresa egitura izan dezan.

Azpeitiko Kultur taldeetako ordezkariek, norbanako kulturzaleek eta kooperatibako bazkide langileek osatuko dute Artezkaritza kontseilua, estatutuetan jasota dauden ehunekoen arabera. Hauexek dira kontseiluko kideak:

Igor Ibarguren ---- Kultur Mahaia (Napar Zuztarrak)

Netzer Bereziartua ---- Kultur Mahaia (Erabaki Produkzioak)

Mari Jose Bikendi ---- Kultur Mahaia (Musika Eskola)

Oihana Elduaien ---- Kultur Mahaia + norbanako Kulturzaleak

Olatz Aguado ---- Norbanako Kulturzalea

Jose Luis Otamendi ---- Norbanako Kulturzalea

Hiart Agirretxe ---- Bazkide langilea

Euxebio Beloki ---- Bazkide langilea

Ordezkoak:

Manuel Agirretxe ----Kultur Mahaia (Napar Zuztarrak)

Joseba Izagirre ---- Norbanako Kulturzalea

Lurdes Irazusta ---- Bazkide langilea

 

Ez zen hori izan ohiko batzarrean egin zuten lan bakarra. 2014ko kudeaketari onespena ematea eta 2015eko kudeaketa plana onartzea izan ziren beste bi egiteko garrantzitsu.

Egindako bideari jarraituz, 2015eko kudeaketa planean hiru helburu nagusi jarri dituzte kooperatibako bazkideek:

-Azpeitian euskal kulturaren sustapena eta herri kontsumoa bultzatzen jarraitzea, elkarlana eta parte hartzea oinarri izanda, herrirako kultur egutegi orekatua eskainiaz.

-Kulturgintzan, sormena eta transmisioaren lanketa ardatz izanik, aurrez landutako proiektu edo aurreproiektuei jarraipena ematea, eta bestelakoren bat aztertzea.

-Enpresa egiturako aldaketa burutu eta egonkortasun ekonomikoaren bidean jarraitzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide