Bestalde, filmak eta filmak daude, ikusleak eta ikusleak dauden bezala. Nire azken kolaborazio honetan ez naiz hasiko film onak eta txarrak zer diren azaltzen. Gustuetarako daude koloreak baina zenbait gauza azaldu nahiko nituzke, nire ezagunak eta hark bezala pentsatzen dutenek agian kontuan hartu ez dituztenak. Edozein generotako film bat egiteko beharrezkoak diren gauzen artean bi behintzat azpimarratu nahi nituzke. Ideia eta finantziazioa.
Inoiz kontatu izan den istorio ederrena otu arren, ekoizteko finantziaziorik ez baduzu, zure ideiak ez du argirik ikusiko. Alderantziz, agian filma egin dezakezu baina ezer kontatzeko ideiarik ez baduzu antzekotan gaude.
Demagun istorio on bat otu zaigula. Lehenbizi aztertu beharrekoa da, ideia horrek zenbateraino eman dezaken. Ideia guztiek ez dute ematen 90 minutuko filma egiteko adina. Behin lehen ideia zehazten ari garela, gidoia osatu beharko dugu. Gidoia eskuetan dugula hasiko gara Storyboard-a prestatzen.
Storyboard horretan, gure ideia marrazki bidez agertuko da; marrazkiz marrazki tomak eta eszena ezberdinak banatzen dira. Komiki bat izango balitz bezala.
Dagoeneko eszenak zehaztuta ditugula, beharrezko lokalizazioak aurkitu beharko ditugu. Kontutan hartu beharrekoa da gure begiek ikusten dutena eta kamerek jasotzen dutena ez direla gauza bera izaten eta askotan leku bat egokia eta polita iruditu arren, batzuetan teknikoki ezinezkoa bihurtzen da bertan ezer grabatzea. Beraz, grabazio leku egokirik ezean, bestelako lekuren bat egokitu beharko dugu.
Lan-talde ona, ezinbestekoa
Atrezzoa: Eszena batean beharrezkoak diren elementuek osatzen dute: kamerak, mikrofonoak, muntaia, edizioa, garraioa, katering-a... Baina, batez ere, lan talde on bat.
Aktoreak, kameralariak, zuzendaria, pertigista, klaketalaria, makillatzaileak, muntatzaileak, ekoizleak, argazki zuzendaria, audio arduraduna, katerin-g arduraduna, aktore zuzendaria, jantzien arduraduna, eta beste laguntzaileak. Guztien artean, bakoitzak duen onena emanez ekoizten da film bat.
Filma guztiak ezberdinak dira eta ekoizpenak ere horrela izaten dira. Aktore bakar batek jardun dezake kameraren aurrean edo milakak, zuzendari bakarra edo gehiago izan daiteke filmaren buru. Agian, makillatzailerik gabe, mikrorik gabe, garraiorik eta laguntzailerik gabe moldatu zaitezke film bat ekoizteko baina aipatu dudan bezala.