Lana, orduak, dirua... ipini eta ipini, pilatu eta pilatu. Irakasleak prestatu, lokalak... adreiluz adreilu, festarik festa, saninazioz saninazio. Elkartasunez, bostekoa emanik, herri bat ilusioz etorkizuna eraikitzen. Nonbait, ez zituen asetzen eskaintzen zen hezkuntza zerbitzuak, bestelako zerbait nahi zuten eskuetan gure herrian ere. Tokian tokiko hizkuntzan eta kulturan, euskaraz eta euskal kulturan heziko zuena. Bestelako harremana landuko zuena, bestelako komunikazioa. Bortizkeriaren hainbat adierazpen atzean utziko zituena; zigor fisikoak, sexuen arteko bereizketak edo tokiko hizkuntza eta kulturaren ukazioa.
Eta gaurkoa, orduko lanaren fruitua delakoan; izan zirelako gara. Lanak ez du etenik izan, gizaldi erdiz, generazioz generazio, etorkizunak lotan harrapa ez gaitzan, moldatzen, egokitzen, behar berriei erantzuten.
Egunero bada eta arrazoirik hezkuntzaren alde aritzeko, hezkuntzaren kalitatea hobetzen joateko motiborik, eta iraultza berri bati hasiera emateko aukerarik.
Garelako, bihar ere heurek nahi bezalakoak izan daitezen.